Parraia Arrasateko toponimoa da, baserri bat eta baso bat izendatzeko.
Toponimo honek lekuko nahiko zaharrak ditu, XV. mendetik hasita. Arrasateko toponimia liburutik jasoak dira lekuko horiek, zahar eta berriak, 201-202. or.:
Aztertzeko izena, zalantzarik gabe Parraia da eta aldaketa txiki batekin erraz igartzen ahal da bere jatorria. Sartaldeko euskararen ezaugarrien artean bada bat eR > aR bilakaera, hitz zahar batzuetan ikusten dena: barri - berri, txarri - txerri... Parraia toponimoan ere aldaketa bera gertatuko zen eta orduan, atzeranzko urratsa eginez, *Perraia eskuratu genuke. Toponimoak hitz zahar eta galdu bat izango zuen, perra, perraia aldaeran, orduan *parraia bihurtua. Arabako toponimian perraia ez da ezezaguna, Belaskoperraia toponimoan esaterako. Perra hitzari buruko informazio gehiago Otxandaperra toponimoaren sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario