Arabako toponimo hau Erdi Aroko bi lekuko zaharren bitartez ezaguna da, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuko I02 izeneko agirian agertzen dira aipatutako lekukoak, 1405. urtekoan:
...y dende ai yusso a otro mojon que esta en el dicho Vassovarria, y dende ai yusso a otro mojon que esta so el cerro de Vassovarria, en Lunarrutua, y dende a yuso a un mojon que esta en la pieça que dizen de Garçi Pascoal...Uribarri-Jauregi inguruko toponimo honek bi zatitan bana daiteke, lu- eta narrutu, ahaztu gabe -a artikulua. Narrutu partizipioa larrutu ezagunagoaren sartaldeko aldaera da:
[...]
... y dende al çerro de Gorrazo, y dende adelante por los lugares y mojones suso nombrados fasta el mojon que esta so el çerro de Vassovarria en Lunarrutua, y dende ai yusso por la senda que vienen desde el dicho mojon, ay yusso al arroyo, y dende al dicho mojon que esta en Ossamendi...
larrutu.Larruturen lehenego adiera ez da egokia baina bai bigarrena, lur eremu baterako, eta baita ere jarritako azpiadiera, suntsitu aditzaren berdintsua. Ongi ulertzen da bilakaera semantikoa, "larrua kendu" adiera nagusitik. Narrutu aldaera sartaldekoa da eta, beraz, bat dator toponimoaren kokapenarekin.
tradizioa
Tr. Más frecuente al Norte. En DFrec hay 3 ejs.
1. (G, AN, L, B, BN, S, R; SP, Ht VocGr, Lar, VocBN, Dv, H), larrotu, narrutu (V-gip; Lar). Ref.: Bon-Ond 157; A; Asp Leiz; Iz ArOñ (nárru); Izeta BHizt; Elexp Berg (narrutu); Gte Erd 32, 304.
Desollar, despellejar; desgarrar(se) la piel.
[...]
2. (AN-gip-5vill, BN-lab; Urt, Dv, H), larrotu (BN-ad-lab). Ref.: A; EI 108 .
Despojar de vegetación; talar. "Amygdalus si rodatur amarescit, arbendolondóa larrutzen baldinbada haunditzen da" Urt II 11. "Abereek larrea, alorra larrutu dute, xoriek mahastia, les bestiaux ont dévoré la lande, le champ, les oiseaux la vigne" H. "(AN-gip), talar un bosque" A.
Ezta [...] uholderik lurra hala larrutzen eta arrobatzen duenik. Ax 423
[...]
Arrasar. "Etsaiak larrutu ditu bazterrak, l'ennemi a ruiné les campagnes" Dv.
Xehakatuak izan ziren, eta moabitarren herriak larrutuak. Lg I 369. Mahomet oinetarik buru harmatua nahi zen, bere ona zuen erresuma larrutzen. Hb Egia 85. . Zerb Gerlan . Eskualde guti ikusi dugu gerlak larrutuagorik orduan ikusi ginuena baino. Zerb Gerlan 51. Sarraskira yo ta iria larrutu zuten. Ol Gen 34, 27 (Urt pillatu, Ur ondatu, Dv xahutu, Ker y BiblE hustu, Bibl lapurtu).
Azaltzeko geratzen da hasierako zatia lu-, eta ziurrenik lur hitzaren eratorpen aldaera da, lubizi, lubaki bezalako hitzetan dagoen aldaera bera. Bizkaondo toponimoan bilakaera berdina gertatu zen, baina oinarriko hitza bizkar izango zen: bizkar > bizka- + ondo > Bizkaondo.
Gainera, toponimo honetarako etimologia zuzena bada, larrutu aditzaren lehenengo lekukoa 200 urte baino gehiago aurreratu litzateke, eta narrutu aldaeraren 500 urte baino gehiago.
Laburbilduz, lu- 'lur' + narrutu + -a > Lunarrutua, aldaketa gehiagoren beharrik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario