Ipurtieta da Deba ibaiaren erreka bat. Lekuko zaharrik ez dagoen arren, izena nahiko gardena da, baina aldaketa baten beharra bada, asimilazio bat.
Toponimoak bi elementu lituzke, ipurdi izena lehenengoa eta, bukaerakoa, -eta atzizkia. Ipurdi ez da ohikoa toponimian baina aleren bat bada, agian sakonunea adierazteko, Eperdia toponimoa bezala, blog honetan aztertua.
Lehenago adierazi bezala, aldaketa bat gertatuko zen, herskari asimilazio bat. Toponimoa hasieran *Ipurdieta izango zen, baina asimilazoa gertatu eta herskari guztiak ahoskabe geratu ziren: p-d-t > p-t-t.
miércoles, 16 de febrero de 2022
Ipurtieta toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario