Gutxienez hiru dira Txaparro hitzaz sortutako toponimoak, Txaparro, Txaparrobaso eta Txaparroena.
Txaparro izeneko iturria dago Arabako Harana herrian. Txaparrobaso izeneko basoa Arrasaten dago, Gipuzkoan. Azkenik, Txaparroena izeneko etxea, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz herrietakoa da, Bizkaian.
Arrasateko toponimia izenburuko liburuan badira herri honetarako bi toponimo, Txaparro 435. orrialdean eta Txaparrobaso 325. orrialdean:
Toponimo hauen oinarrian txaparro hitza dago:
1 txaparro.Lehenengo adiera oso ongi egokituko litzaioke Arrasateko Txaparrobaso toponimoari, baina Azkueren arabera, hitz horren erabil-eremua Zaraitzu aldean izango zen, Arrasateko lurretik urrunsko.
I. (Sust).
1. (Sal ap. A).
"Chaparro, mata de encina o roble" A. v. 1 txapar.
2. "(AN-larr), espantajo" A.
3. "(G-to), bola que queda corta a falta de suficiente impulsión. En G-to llaman así a la bola que se sale fuera de la cancha" A.
II. (Adj.).
"(Sal), (hombre) rechoncho" A. v. zaparrote. n Arto-sopea izan da an mai txaparroan erdi-erdian ipini dabena. Erkiag BatB 114.
Horrexegatik, eta kontuan izanik toponimo hauen kokapena eta izendatutakoa, egokiagoa litzateke izenondo esanahia, 'gizon lodikote' dena. Izengoiti bihurtuz gero, normala litzateke etxe izenetan eta agertzea. Gainera, erabilera horren Erdi Aroko lekuko zaharrak badira, A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:
3.89. CHAPARRO: Sancho, fijo de Chaparro, (1350, PN-XIV, L. Mon.Est., 339 orr.), (Lagoardia con sus aldeas); Johan Sanchiz Chaparro, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 345 orr.), Leza-n. Txapar hitza euskaraz ‘pertsona tipia’ adierazteko erabiltzen da, -a artikuluarekin txaparra, eta txaparro forma jatorriz -o artikulu gradu hurbilekoa duela sortu zatekeen, gero erdarara ere iragan zela maskulinozko lekua harturik, cfr. honezaz diodana neure liburu En torno a la Toponimia vasca y circumpirenaica, titulupekoan, Bilbao 1986, “Cuestiones de Toponimia circumpirenaica”, §44, 210 orr.Ziurrenik txaparro hitza eta txapar loturik daude, baina Irigoienen interpretazioaz gain, badago beste bat, -o artikulua izan baino, erdaratik hartutako generoaren atzizkia litzateke, gizonezkoa dela adieraztekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario