Bizkaiko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 11. agirian, 1398. urtean:
Hoc est capitulo. Seles de Volibar hoc est notitia indicitur Alviz, segunda Astheguieta, tercera Luquiola, quarta Arguchiaveitia quinta Elorgorta, sexta Guissaxa, septima Olazabarrutia...Toponimoak bi elementu ditu, alde horretatik gardena da, luki 'azeri' eta ola. Azkena oso ezaguna den bitartean, bestea ez da batere ezaguna, Bizkaitik kanpo, eta Erdi Aroko lekuko batek luki izenaren data erraz aurrera lezake. Izan ere, Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lehenengoa 1596. urtekoa da: Lukiari trankart egiteko goxtu bearko. RS 437. Beraz, ia bi mende lehenagokoa litzateke Bolibar aldeko saroiaren izena.
Bukatzeko, gogoratu behar da luki hitzari emandako etimologiaren arabera, latineko Lucius antroponimotik sortua dela. Alde horretatik begiraturik, toponimoaren oinarrian antroponimoa ere izan zitekeen, baina erabilera horren lekukoak oso zaharrak dira, Lukin toponimoa bezala, Nafarroan, beharbada Erromatar Aroan sortua. Geroko lekuko antroponimiko ziurrik ez da ezagutzen, ezta Erdi Aroan ere. Horregatik, Lukiola toponimoaren oinarrian izen arrunta dagoelako iritzia ia ziurra da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario