viernes, 18 de febrero de 2022

Okaranduia toponimoa

 Okaranduia toponimoa, egun, Arabako bi herritan dago, biak aurkintzak izendatzeko, Bernedon eta Gasteizen.
XVIII. mendeko toponimoaren lekukoak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

OCARANDUYA, términos labrantíos: 1715, de Ullíbarri de los Olleros. 1775, de Arlucea.
Azkenik, lekuko zaharrena, Erdi Arokoa, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuan dago, E08 izeneko agirian, 1462. urtean:
Otrossi, por quanto en el termino que dizen Ocaranduya la pieça que se tiene a la agua, que es propia del dicho conçejo e vezinos de Çuaçu...
Toponimoan hitz zahar bat genuke, *okarandui, eta artikulua. Hitz hori eratorria da, oinarrian okaran eta -dui atzizkiaz osatua. Atzizki hori -di atzizkiaren aldaera da eta euskararen bazter eremuetan izan ohi da, Araban, adibidez.
Toponimo hau litzateke okaran izenaren lehenengo lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegian dagoena Landucciren hiztegikoa da, 1562. urtekoa. Beraz, mende bat aurreratuko litzateke hitz honen lekukotza, eta gainera okarandui hitz eratorria ere badago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario