Eskutilanda da Arabako Zuiako udalerriko lepo bat. Lekuko zaharrik ez dago eskura baina erraz ikusten da toponimoaren azken elementua landa dela. Hori kendu eta eskuti- geratzen da.
Eskuti deitura izan da Bizkaian azken mendeetan, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburutik bi lekuko jaso dira:
Escuti [N, NF]Lekuko gehiago eta zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Eskuti agertzen da XVII. mendearen erdialdetik:Lekukotza ia guztia Muskizkoa da, beraz, beharbada inguru horretan inoiz izan da Eskuti toponimo bat, egun ez dagoena. Beraz, bi izan dira Eskuti izena izan duten toponimoak, Arabako Zuiakoa eta Bizkaiko bat, agian Muskiz aldekoa.
Escuti (don) (Pedro de) [San Martin (barrio de)], Musques (San Julian de), a.1876, FogVizcayaMs.
Escuti viuda (ynquilino) (Concepcion de) [Medio y Solar (calle y canton del)], Portugalete, a.1745, FogVizcayaMs.
Eskuti toponimoak bi elementu lituzke, Eskaregi toponimoan bezala, lehenengoa haitz litzateke, es- aldaera hartu duena. Azken elementua gutxi litzateke, guti aldaera zaharra erabiliz. Bi elementuen elkarketak Eskuti sortuko zuen eta horrek erakusten du sartaldeko eremuan guti aldaera erabiltzen zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario