Donostiako toponimo hau ez da, dirudienez, gure egunetaraino heldu. Baina aurreko mendeetako lekuko batzuk utzi ditu. Lekuko berrienak Donostiako toponimia izeneko lanean, XIX. mendearen erdialdekoak dira:
Chusenenea Aundi (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).XVIII. mendearen bukaerako bi lekuko zaharrago daude, aurreko lanean aipatu gabeak, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Chusenarenechiqui [...] Chusenarene maior.
Chusenenea Chiqui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Susenaene-chíqui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).
Bi toponimo ziren Txusenenea Aundi eta Txusenenea Txiki, XVIII. mendeko lekukoetan toponimoak osatuagoak dira, Txusenarenetxiki eta *Txusenarenea(u)ndi zirelako. Bi etxeak bereizteko ha(u)ndi eta txiki izenondoak erabili zituzten eta oinarria *Txusenarenea izango zen. Etxe izen askotan bezala, bukaera aldean -(r)en + -a zeuden, baina interes handiena hasierako elementua du, *Txusen izenak. Askotan antroponimoa izan ohi da, baina lanbide izenak ere badira. Kasu honetan izenondo bat dago, persona batena ziurrenik, txusen, xuxen hitzaren aldaeren artean dago. Hau zuzen izenondoaren aldaera txikigaria da eta bigarren adiera egokia da izengoiti baterako:
[...]Zaila da horrelako hitzak toponimian aurkitzea, baina Donostiako etxe izenen ugaritasunak horrelako toponimoak eskaintzen ditu, beharbada xuxen edo txusen izenondoarekin sortutako bakarrak.
2. (AN, L, BN, R, S ap. A ; Gèze (xü-)), txuxen, txuzen. (Aplicado a personas). Recto, honesto, justo. "Juste" Gèze. "Probo, justo" A.
No hay comentarios:
Publicar un comentario