miércoles, 30 de noviembre de 2022

Juakindegi toponimoa

Donostiako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez heldu da, XVIII. mendearen bukaerakoa, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Juaquindegui maior, Juaquindegui menor.
Testu honen arabera bi ziren Juakindegi izeneko etxeak, testuan bereizteko maior eta menor agertzen dira, baina litekeena da ahoz ha(u)ndi eta txiki erabiltzea.
Toponimoek bi elementu izango zituzten, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian Joakin antroponimoa, oa > ua bilakaera gertatu delarik. Fenomeno hau nahiko arrunta da eta, esaterako, Joanesen eratorrien artean oso ohikoak dira ua bokal bilkura dutenak.
Joakin antroponimoaren jatorria biblikoa da eta eliza kristauaren eraginez Europara hedatua zen, egun ere ohikoa da. Garai batean hipokoristiko bat ere izan zuen, Txatxin antroponimoa, bere sarreran informazio osagarria dago eta lekuko batzuk, baten bat toponimikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario