Antroponimo hipokoristiko hau behin agertzen da, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 59. agirian, 1500. urtean:
Oyanguren de Xangillu tiene vna casa en el camino d’Oyarçun; alinda con Juane d’Arreche.Dirudienez, izen honetan atzizki elkarketa izan da, alde batetik -ko edo -ki, eta horren atzetik, -illu. Azken hau ez da ohikoa baina ezezaguna ere ez, Txopillo eta Zabardillo antroponimoek erakusten duten bezala. Oinarrian Joan antroponimoa genuke, baina hau ere aldatua, *Xan aldaerarekin. *Xan 'Joan' + -ki (edo -ko) + -illu: Xangillu. Aipagarria da hasierako txistukaria, frikaria dirudielako. Fenomeno hau ohikoa da iparraldeko euskalkiena eta Hego Euskal Herriko eremu gutxi batzuk hartzen dituena, Xanto antroponimoa bezala, Xanto toponimoaren oinarria dena, Baztanen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario