viernes, 11 de noviembre de 2022

Txangiluenea toponimoa

Txangiluenea da Aiako etxe bat.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

TXANGILLU (prop.)
Bi izenen arteko ezberdintasun batzuk daude, nabarmena da egungo izenean -(r)en + -a dagoela. Horrelako izenak behin baino gehiagotan agertzen dira, baina ez da ohikoa. Beste ezberdintasuna grafikoa da, azken batean biak berdin ahoskatu behar dira. Hala ere, toponimo baterako hobe litzateke idazkera zaharra gordetzea, Txominurtzillo toponimoan bezala.
Aiako etxe horren oinarrian antroponimo bat dago, Xangillu antroponimoa, hain zuzen. Sarrera horretan azaldu genuen antroponimo hipokoristiko zela, oinarrian *Txan/*Xan 'Joan' zegoela, eta ondoren bi atzizki, -ki (edo -ko) eta -illu. Beraz, antroponimo honetaz bi lekuko daude, bata antroponimikoa eta beste toponimikoa, biak inguru berekoak. Horrek esan nahiko luke etxearen sorrera antroponimoaren garaikoa dela, milurte erdi ingurukoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario