Konkorrenea da Donostiako kale bat, baita etxe bat ere. Gainera, Konkorreneberri A eta Konkorreneberri B etxeak daude.
Donostiako toponimia izeneko lanean lekuko ugari daude XIX. mendearen erdialdetik:
KONKORRENEA: Concorre (1851, alto de, D.U.A.-D-9-I-1948-7), Concorrene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Concorro (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Concorrene (1874, Fuerte de , D.C.H.G, 219, 216 orr.), Concorrenea (1975, S.S.D., 450 orr.), Concorro/ Concorrane (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2); Konkorrenea (1989, D.U.T.B.). 64-6-5, m. H-2.Azkenik, XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Concorrena.
Toponimoaren bukaera aldean -(r)en + -a dago, ohikoak etxe izenetan. Oinarrian konkor izenondoa dago:
II. (Adj.).Etxearen jabea garai batean konkorduna izango zen eta horregatik konkor izengoitia jaso eta etxeak Konkorrena izena hartu zuen.
(gral.; Arch VocGr, Dv, H), kunkur (B, S, R-uzt; Lecl (khunkhur), vEys, H), kunkor (Gèze). Ref.: A (konkor, kunkur); Lrq /konkor, künkür/; Izeta BHizt (kunkurre).
Jorobado.
No hay comentarios:
Publicar un comentario