Urkaregigaña izeneko tontorra dago Elgoibarren.
Toponimoak bi elementu ditu, Urkaregi toponimoa eta gain, -a artikulua zenbatu gabe.
Urkaregi toponimo zaharra da, XVII. mendeko lekukoak ezagutzen dira, deitura bihurtua, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:
Aipatu behar da Mendaro eta Elgoibar mugakideak direla; beraz, lekukoak egungo toponimoari dagozkio. Azken toponimo bat geratzen da izenak erabat azaltzeko, Urkarai, inguru berekoa:
Hiru dira azaltzeko izenak, Urkarai, Urkaraegi eta Urkaregi. Bilakaera osoa hauxe litzateke: urka + garai > Urkarai + hegi > *Urkaraiegi > Urkaraegi > Urkaregi. Guztira hiru elementu genituzke, urka, garai eta hegi eta emandako aldaketak normalak dira. Azkenean, toponimo batetik beste bi agertu dira, eta aldaera bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario