Eskutorreta da Mendexako baserri bat.
Lekuko zahar batzuk daude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Escutorreta [N, TO]Bi lekuko hauetan ezberdintasun bat dago, Eskutorrieta aldaera delako. Baina kontuan hartuz lehenengo lekukoa eta egungoa, Eskutorreta da analizatzeko izena.
Escutorreta (la cassa de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Escutorrieta (la caseria de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Dirudienez, hiru elementu lituzke, esku + torre + -eta, baina hasierako hitza, esku, ez da batere ohikoa toponimian eta zaila litzateke toponimoa horrela ulertzea. Oztopo hori saihesteko, gerta liteke hasierako elementuan aldaketa baten ondorengoa izatea, haplologia batena, esaterako. Hori gertatzen da bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jartzen direnean, bat bakarra geratzen dela, eta aukera bat izan daiteke ezkutu izena, babeserako erabiltzen zena eta, beharbada, inoiz armarri izenaren sinonimotzat erabili izan dena.
Horrela, Eskutorreta toponimoan ezkutu + torre + -eta izango genituen. Beharbada armarri bat zegoen eta hortik izena eman zioten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario