Egun, Donostian bada Juanistegi bidea, baina azken hiru mendeetan Juanis izan da etxe baten izena. Horrela, Donostiako toponimia izeneko lanean XIX. mendearen erdialdeko lekuko batzuk daude eta XX. mendearen bukaerako lekuko bat:
JUANISTEGI: Juanistegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Juanistegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.); Juanistegi (1989, D.U.T.B.). 64-14-5, M. G-4.XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Juanestegui.
Toponimoak bi elementu zituen, Joanes antroponimoa eta -tegi atzizkia, oikonimian oso ohikoa. Joanes oso erabilia izan da eta A. Irigarai eta K. Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanean informazio aberatsa dago:Toponimoaren lekukoetan dauden ezberdintasunak bokalei dagozkie eta antroponimoaren lekukoetan ere ikusten dira horrelakoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario