lunes, 28 de noviembre de 2022

Txomingo antroponimoa

 Antroponimo hau behin baino gehiagotan agertzen da Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 40. agirian, 1500. urtekoan:

...Petri de Çamora, bastero, e Juan de Ribillaga e Chomingo de Goiçueta e Chomingo de Portu e Ximón d’Ibaeta e Martín Sanz de Armora e Juanun de Urançu e Juanes de Leguia y Martín de Larreandi...
Antroponimo hipokoristiko honen oinarrian Txomin hipokoristikoa dago, Domingo antroponimotik sortua, garai ez urrun batean ezaguna eta erabilia eta, eratorriek erakusten dute erabilera hori Erdi Aroraino atzera daitekeela. Bukaeran -ko atzizki txikigarria dago, baina ez da ezinezkoa -ngo atzizkia ere izatea, baina azken honen erabilera bestea baino gutxiagokoa da.
Blog honen sarrera batean Txomingotegi toponimoa aztergaia izan zen eta proposatutako oinarria *Txomingo zen. Hondarribi aldeko lekuko horiek erakusten dute antroponimo ustezko hori bazela eta bere eratorri toponimiko ezagun bakarra horixe dela, Txomingotegi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario