miércoles, 16 de noviembre de 2022

Ibarmusu toponimoa

 Ibarmusu da Altsasuko aurkintza bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian aurkitutako lekukotza ondoren dago eta, ikus daitekeenez, ez da batere zaharra:

ibarmusu (1992)
ibarmúsu (1992-1999)
Azken hau ahozko aldaera da, guztiek zahartasun bera dute, hiru hamarkada. Dena den, izena nahiko gardena da, bi elementuz osaturik dago, alde batetik ibar, bestetik, musu. Azken hau ez da oso ohikoa toponimian, baina aleak badira, Zubimosu-Zubipunta toponimoa bezala. Azken honetan informazio gehiago dago zubi-musu hitz elkartuaz, baita bere eratorri toponimikoez ere. Toponimo honek ematen du Ibarmusu ulertzeko gakoa, musu hitza toponimian mutur esanahia luke. Beraz, Ibarmusu litzateke aipatutako ibar honen mutur bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario