lunes, 7 de noviembre de 2022

Uegun toponimoa

 Uegun Aiako toponimoa da; auzo bat, baserri bat eta erreka bat izendatzen ditu.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

UBEGUN (prop.), Olaskoaga-Egia ballara
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVII. mendetik badira Uegun deitura duten batzuk:

Toponimoan hitz elkartu bat egon daiteke, ur-egon, Orotariko Euskal Hiztegian sarreratxo bat duena:
UR EGON. "(V-ger), el agua estancada en charcos, pantanos" A.

Aldaketa bakarra, on > un bokal aldaketa dago, euskararen eremu batzuetan ezaguna, horrela, Hondarribiaren lekuko zaharrenetan Undarribia dago.
Egungo ahozko aldaera Ubegun, ur hitzaren beste eratorri batzuetan gertatu ohi da, Ubakelua toponimoa bezala, jatorriz ur okelu izango zen.
Uegun toponimorako aurkeztutako etimologia zuzena bada, ur-egon elkartuaren lehenengo lekukoa mende batzuk atzeratuko litzateke, deituretan lehena 1635. urtekoa delako.

Eguneraketa (2024-11-29):
Aipatutako Dokuklik web-gunean beste bilaketa bat egin da, Huegun deitura bilatuz eta lekuko zaharragoak aurkitu dira, XVI. mendearen bigarren erdikoak:

Ikusten denez, lekuko zaharrena 1567. urtekoa da, hau da, sarrerakoa baino 68 urte zaharragoa. Beraz, lekukotza mende erdia baino gehiago aurreratu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario