Murelagako etxe honen lekukotza guztia Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan dago:
Estebanchuenecoa [N, TO]Lekuko bakarra da, XIX. mende bukaerakoa, baina egitura argikoa, beharbada toponimoa ere ez da oso zaharra. Toponimo honetan *Estebantxu antroponimo hipokoristikoa dago, eta etxe izenetan ohikoak diren -(r)en eta -a artikulua.
Esttebanchuenecoa (la casa de) [Puebla de Aulestia (calle de la)], Murelaga, a.1876, FogVizcayaMs.
*Estebantxu izenean Esteban antroponimoa dago eta -txu atzizki txikigarria, oso izen antzekoa Estebantxo da, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatua, 215. or.:
Estebantxo (Esteban): Estebántxo (El.); Uterga herriko 1727ko Estebanchorena etxe izenaren oinarrian ere badago.Azken honek -txo atzizkia duen bitartean, bestean -txu atzizkia dago, *Estebantxu sortuz.
Ez dira hauek Esteban antroponimoaren hipokoristiko bakarrak, Estebanungo antroponimoa ere aztertua izan da blog honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario