viernes, 4 de octubre de 2024

Garaban toponimoak

 Garaban da Gipuzkoako hiru herritako toponimoa, Deban baserria da, Elgoibarren tontorra eta Mutrikun basoa. Hiru toponimoek ez dute lekuko zaharrik, XX. mende bukaerakoak direlako.
Debako baserriaren XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Mardari ballaran:

GARABAIN (prop.)
Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko gehienetan Garaban agertzen da eta hori litzateke aldaera hobetsia, nahiz eta ziurtasun gehiago izateko lekuko zaharragoak beharrezkoak izan.
Toponimo hauetan gareban hitz elkartua izan liteke:
gareban.

Etim. De gara- (< garo ) + eban (relacionado con ebaki, con la única diferencia del suf., -n o -ki ); cf. ir(a)eban 'sitio en que se corta el helecho', lueban 'trinchera".

1. (Aq?A), garaman (G-azp), garamen (G-to), garaban (G-azp), gaaman (G-azp) Ref.: A (garaman, garamen); ZestErret.
Helechal. "Sitio donde se corta halecho o helecho, garebana, irebana (G)" Aq 232. v. GARO-SAIL.
Ikusi garamanak (idesaillak), nola dituzun ondoen; edo garo utsa edo zuaitzaz nastuta. Munita 95. Garaman, belardi, [...] otadi. Ib. 95 (v tbn. 69). Pasa ondoren ainbat / baso ta garaman. Zendoia 105.

2. "Garamana, corte de helecho" Garate Cont, RIEV 1935, 350.
Ikus daitekeenez, hitz honen aldaeren artean garaban dago, toponimoetan bezala eta esanahia argia da. Bide batez, hitz hori erabiltzen diren lekuetan garo ere erabiliko zuten, ira hedatuagoaren aldaera Gipuzkoan hainbat lekutan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario