miércoles, 19 de noviembre de 2025

Premuntegi toponimoa

 Premuntegi da Loiuko toponimo bat, bi toponimo eratorriren bitartez ezaguna, Premuntegigoiko baserria eta Premuntegiko iturria. Izendegi ofizialean XX. mendeko lekukoetan Preguntegi aldaera baino ez dago. Baina aldaera gehiago daude XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Preguntegui [N, TO]
Pregunttegui (la casa de) [Zabalora (varrio de)], Lujua, a.1704, FogVizcayaMs.
Premuntegui (la caseria de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premuntegui y Acharris (varrio de), Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premunteguy_Vecoa (la caseria de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premuntegui_Goicoa (la caseria de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745,
FogVizcayaMs.
Preguitey_Uecoa (la casa de) [Berria (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Preguitey_de_Arriba (la casa de) [Berria (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Premuttegui_de_Abajo (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Premuttegui_de_Arriba (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.


Premuntegui [N, NO]
Premuntegui (Antonio de) [Premuntegui_Goicoa (la caseria de)] [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Premuntegui (ynquilino) (Juan de) [Eizaga (varrio de)], Galdacano, a.1745, FogVizcayaMs.
Premunteguy (ynquilino) (Dom(ing)o de) [Premuntegui y Acharris (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.


Premutegui [N, NO]
Premutegui (ynquilino) (Juan de) [Gorosibay (barrio de)], Galdacano, a.1704, FogVizcayaMs.
Egoera zaharra argitzeko, beste liburu baten laguntza erabakigarria izan da, Repartimientos y Foguera-Vecindario de Bilbao (1464-1492) agiri bilduman Premuntegi nagusi da, 1470. urtea eta geroko agiri batean, 118. or.: Taresa de Premuntegui. 171. or.: Juan de Premuntegui eta 178. or.: Sancho de Premuntegui. Beste agiri batean 1473.-1475. urteen artekoan berriro izen berberak ditugu, 222. or.: Teresa de Premuntegui. 271. or.: Juan de Premuntegui eta, azkenik, 278. or.: Sancho de Premuntegui.
Bi azalbide daude eta lehenik, egiantz gutxienekoa aurkeztuko dugu, toponimoak bi elementu izango zituen, premu eta muntegi, mintegi hitzaren aldaera. Baina oztopo oso handia dago, premu ez da erabili izan euskararen sartaldean. Hego Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Nafarroan erabili zen, primu aldaeran XIX. mendera arte. Beraz premu hitzarekin bi oztopo nabarmen ditugu.
Azken azalbidea eta sarrera honetan hobetsita, bi elementu ere izango ziren, bukaeran -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan eta oinarrian antroponimo bat izango zen, Ermodo eta Ermotegi toponimoetan izan daitekeena. Hala ere, hauetarako Vermudo edo Vermut proposatu baziren, Loiuko toponimorako Vermundo izango zen egokiena, hau da, azkenaurreko silaban sudurkari bat zeukan aldaera. Bide batez, antroponimo honen aldaera ugarien artean Bermun ere bada. Hori izan liteke toponimoa sortzeko egokiena: Bermun + -tegi > *Bermuntegi > Premuntegi?
Toponimoan aldaketa batzuk izan ziren eta beharbada deigarriena da hasierako silaban gertatutakoa, dardarkaria lekuz aldatu zelako, ber- > bre- eta ondoren herskaria ahoskabetu zen, beharbada atzizkiaren hasierako herskariaren eraginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario