lunes, 24 de noviembre de 2025

Txikoenea toponimoak

 Txikoenea zen Donostiako hiru toponimoren izena, bi baserriak ziren eta bestea, jauregia. Baserrietako batek izen lehenetsia Berriartza zuen eta bigarren izena Txikoenea zen.
Toponimo hauen lekukoak bi mendetakoak dira, Donostiako toponimia lanetik eskuratuak:

*TXIKOENEA: Chicoenea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Chicoene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Chicoéne (16) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chicoéne (37) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chicoene (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txikoene (1989, D.U.T.B.). 64-13-3, M.


*TXIKOENEA: Chicoene de Lugariz (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Txikoene (1989, D.U.T.B.). 64-5-7, M.

Etxe izenetan normalean oinarrian antroponimo bat izan ohi da, edo izengoiti bat, kasu honetan txiko, Txikoena toponimoan dagoen izen bera, baina ez litzateke euskarazko txiko hitza, baizik eta gaztelaniazko chico 'mutil; txiki' hitza, euskarara mailegatutako izengoitia. Horren eratorri bat txikito izan daiteke Txikitoena eta Txikitokua toponimoetako oinarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario