Elauri da Gasteizko aurkintza bat. Izendegi ofizialeko lekukotza berri-berria da. Baina beste bat dago, XVIII. mende hasierakoa. Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
ELAURI, 1715, labrantío de Ullibarri Arrazua.Beraz, hirurehun urtetan ez da aldaketarik jaso eta izen bakarra dugu analizatzeko, Elauri. Toponimoak gogorarazten du blog honetan aztertutako Ellauri toponimoa, ezberdintasuna albokoari dagokio eta bi elementu izango zituen, bukaeran huri hitza, hiri hedatuagoaren sartaldeko aldaera eta oinarrian antroponimo bat, beharbada Bela antroponimoa, Vigila germanikoaren aldaera bat, A. Irigoienen De re philologica linguae uasconicae V liburuan aipatua:
Belaco a.1072 GzMorenoBRAH (35) 197ss., frente a la extendida forma masculina Bela, la cual alterna con Bella, ambas reducción de la visigótica Vigila, véase Domno Belati en (+-ti).Aldaketa bakarra gertatu zen toponimoan, hasierako fonemaren galera, fenomeno hau nahiko ezaguna da herskari ezpainkari ahostunarekin, horrela, Eraso toponimoak lotzekoak lirateke Beraso toponimoarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario