viernes, 21 de noviembre de 2025

Lizundi eta Lizundia toponimoak

 Lizundi da Azpeitiko aurkintza bat. Lizundia da Elgoibarko baserri bat eta tontor bat, gainera, bi toponimo eratorri daude, biak baserriak: Lizundiagoikoa eta Lizundiatxabola.
Azken herri honetako XX. mendeko bi lekuko daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Elgoibarko Arriaga (San Antolin) auzoan:

*LIZUNDIA (2 viv.) (prop.)
LIZUNDIA TXABOLA (prop.)
Toponimoaren oso lekuko zaharrak daude Ubitarteko udal lur-neurketa batetik, 1452. urtekoa delako eta han bi toponimo agertzen dira, Juan de Lizundia eta sel de Lizundiagoitia. Azken honek erakusten du toponimoaren artikulua fosildurik zegoela, Lizundiagoitia sortu zenerako.
Toponimoetan *lizundi hitz eratorria dago, bukaerakoa da -di atzizkia eta oinarrian lizun hitza dago, Lizuniaga toponimoaren sarreran agertu zen Mitxelenaren azalpena, "probablemente con un sentido aproximado a cenagal". Hala ere badago beste hitz bat, homonimoa, lizun:
2 lizun.
(V-gip).
Cueva, sima. "Lizuna, nombre propio del boquerón de Gesalza, por donde se mete el río Aránzazu" Iz ArOñ; pero cf. ib. 121, donde aparece tratado como nombre común: "Gesáltzaako lizúna, lizúnian, en el boquerón de...". Relacionado tal vez con leize.
Arrikruzko lizunean be bi aska daoz arlanduz egiñak. (V-gip). Gand Eusk 1956, 219. Gezaltzako lizunean, goiko erpiñean zegoan ametz arbola bat, lizunera erdi zintzilika. And AUzta 86. 
Azken hotz honek hedadura oso mugatua du eta aukera bat Elgoibarko toponimoetan agertzeko, zentzuzkoagoa dirudi hitz hedatuena hemen izateak. Bide batez, 1452. urteko lekuko litzateke hitz honen lehenengo agerpena, Orotariko Euskal Hiztegikoa XVII. lehen herenekoa delako, 150 urte berriagoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario