Arrankurri da Abadiñoko kale izen bat. XVIII. mendeko lekuko gehiago daude, izen bera dutela, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Arrancurri [N, TO]Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko oso antzeko bat aurkitu da, XVI. mendekoa:Herri berekoak izanik, toponimo beraren aldaeratzat hartu daiteke. Baina ezberdina denez, galdera sortzen da, zein da aldaera jatorrena, Arrankudi ala Arrankurri? Sarrera honetan Arrankudi lekuko zahartzat hartuko dugu eta Arrankurri izen berriagoa litzateke, bilakaera erregularra ez bada ere. Arrankudi izenak badu bere aldeko datu bat, Arrankudiaga toponimoa. Azken honetan, -aga atzizkiaz gain, beste bi elementu ikusi genituen, *Arranku ustezko antroponimoa eta huri. Gero toponimoa sortu ondoren dardarkari disimilazio bat gertatuko zen, rr-r > rr-d. Bestelako aldaketarik gabe, toponimok iraun du. Abadiñokoa antzekoa izango zen, *Arranku + huri > *Arrankuri > Arrankudi, baina gero beste urrats bat jasan zuen, beharbada Arrankudi ez zegoen erabat finkatua eta *Arrankuri berreskuratu zuten eta azkenik dardarkari asimilazioa izan zen eta biak berdindu ziren: rr-r > rr-rr. Bilakaera hau, lehen adierazi bezala, ez da batere ohikoa baina eskura dauden datuak kontuan hartuz, hauxe da azalbide egiantzekoena.
Arrancurri (la casa de) [Traña (cofradia de)], Abadiano, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796 [Fogvizc/-]
Arrancurri (la caseria de), Abadiano, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiago beharrezkoak dira proposatutako bilakaera berresteko, batez ere XVI.-XVIII. mendeen artekoak, edo lehenagokoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario