Zeleta dago lau baserriren izenean, Ea herriko Zeletabekoa eta Zeletagoikoa. Busturian Zeleta baserri dago eta Mendatan ere beste baserri batek izen bera du. Azkenik, Zeletagana tontorra dago Mendata eta Muxikaren artean.
Bustuariako lekuko zaharrena Zelaeta (1704), ondorengo lekuko ia guztietan Zeleta dago. Berdina gertatzen da Eako Zeletagoikoarekin: Zelaeta de arriva, 1704. urtean. Gerokoetan ia beti Zeleta dago.
Medatako Zeletaganaren lekukoetan Zelatagana agertzen da behin eta berriz baina herri bereko baserriaren lekuko zaharragoetan Zeleta dago eta, beraz, Zelatagana herri etimologia izan daiteke, zelata hitza erabiliz.
Toponimoa deitura ere egin zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVIII. hasierako lekukoak daude:
Lekuko zaharrenek bilakaera erakusten digute, Zelaeta > Zeleta eta Zelaeta toponimorako eman den etimologia Zeletarako berdina izango da: zelai + -eta > Zelaeta > Zeleta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario