viernes, 12 de diciembre de 2025

Belakobea toponimoa

 Belakobea da Mañariko haitzulo bat. Izendegi ofizialean ez dago lekuko zaharrik eta dagoen izenetik azterketa hasiko da. Haitzuloa izanik, bukaeran koba agertzea ez da harrigarria, eta ondoren artikulua dagoenez, aa > ea disimilazioa gertatu da. Hasierakoa izan daiteke bela-, bele hegazti izenaren eratorpen aldaera edo Belako antroponimoa. Batean ez zen aldaketarik gertatuko: bela- 'bele' + koba + -a > Belakobea. Bestean, aldiz, haplologia gertatuko zen: Belako + koba + -a > *Belakokobea > Belakobea. Ziurrenik tarteko hori berehala galduko zen, -koko- kakofonikorik ez izateko. Belako antroponimoa Bizkaian ezaguna izan zen, lekuko toponimikoek eta antroponimoren batek adierazten dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario