Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, Lizaldre deitura nafarra da, hangoak direlako agertzen diren lekuko urriak, guztira 70 pertsonak dute, lehenengo edo bigarren deituratzat:
Sarrera honetan proposatzen dugu Lizaldreren jatorria Lizarralde deituran dagoela. Aldaketa bat gertatu zen, ziurrenik sinkopa bat, azentuaren eraginez bokal bat galdu zen, hirugarren silabakoa eta horrek beste aldaketa bat eragin zuen: *Lizarralde > *Lizarlde > Lizaldre, dardarkaria hurrengo silabara mugitu zen, azkenera.
Horrela, deitura erabat azaldu da, ezin jakin, eskura dauden datu urriekin, deituraren jatorria toponimo batean dagoen ala aldaketa bera deitura zenean gertatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario