lunes, 9 de octubre de 2023

Boribartxen izengoitia

 Behin jaso da Boribatxen izena, izengoitia ziurrenik, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuaren 34. agirian, 1489. urtean:

Martin, hijo de Vorivarchen, seys maravedis.
Izena oso iluna bada ere, liburuaren beraren agiri berean toponimo bat dago, izena argitzeko oso esanguratsua:
La fija de Rodrigo de Vorivar, çinco maravedis.
Boribar toponimoak gogorarazten du Bolibar ospetsua eta elementu berberak ditu, horrela azaltzen du Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan:

Bolibar eta Boribar izenen arteko ezberdintasun bakarra: batean albokoa dagoen lekuan besteak dardarkari bat du.
Boribartxen izenaren hasieran Boribar badago, bukaera geratzen da azaltzeko, -txen. Atzizki horrek lekutxoa du onomastikan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan hiru izenetan dago -txen atzizkia, 212. or.: Joantxen, Juantxen eta Katalintxen. Hiruren oinarriak antroponimo ezagunak dira, baina honetan oinarrian toponimo bat dago. Beharbada aipatutako gizona Boribar etxekoa edo zen eta horregatik izengoitia, hangoa zelako.
Blog honetan bada beste izen bat -txen atzizkia duena, Matxitxenborda toponimoa, oinarria *Matxitxen izango zen, Martin antroponimoaren hipokoristiko ugarietako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario