miércoles, 21 de mayo de 2025

Ordosko, Ordosto izengoitiak

 Bi izengoitiak agertzen dira Erdi Aroko agiri batean, Ordosto agertzen da Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuaren 85. agirian, 1364. urtean, 158. or.: Martin d’Arteta, dicho Ordosto.
Ordosko agertzen da agiri berean, orrialde batzuk aurrerago, 161. or.: Martin Ordosco.
Dirudienez, gizon bera dago bi izendapen hauen atzean, Ordosto eta Ordosko. Azalbideak bat baino gehiago dira, bi izenetako bat zuzena da eta bestea kakografia. Hala ere, kontuan izanik dauden elementu guztiak ezagunak direla, litekeena da Martin horrek izengoiti bat baino gehiago izatea, izan ere biak oso antzekoak dira, ezberdintasun bakarra da atzizkian, funtsean, fonema huts bat.
Bi izengoitietan, ordots hitza dago, Ordosolegi toponimoaren oinarria dena eta beharbada toponimo horretan ordots izengoitia ere izan zitekeen, baina ez da hori azalbide bakarra.
Ordosko eta Ordosto izengoitietan, ordots hitzaz gain, -ko eta -to atzizki txikigarriak daude, esanahi berbera dute eta horregatik biak erabili ahal ziren, arazorik gabe.
Bide batez, interpretazio hori zuzena da, ordots hitzaren lekuko zaharrenak lirateke, Orotariko Euskal Hiztegiko zaharrena Ibarguen eta Cachopinen kronikakoa da, XVI. mende bukaera aldekoa, beraz, bi mende zaharragoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario