miércoles, 8 de junio de 2022

Gastarriaga toponimoa

 Gastarriaga da tontor bat, Arrigorriaga, Arakaldo eta Alonsotegi herrien artean dagoena.
Lekuko zaharrik ez dago, baina aukera bada analisia egiteko. Aldaketa ezezagunik gertatu bada, litekeena da etimologia aldatzeko beharra izatea.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran -aga atzizkia eta hasieran gastarri- hitz elkartua izan daitekeena. Honen bukaeran harri izan daiteke eta hasierakoa zalantzazkoa da. Gatz izan liteke, harri izena elkartzean *gaztarri eta ondoren, txistukarien neutralizazioagatik <s> geratu zen. Ez da hori aukera bakarra, hasierakoa gazta izan liteke, baina hitz honen eratorrietan ez dago gazta-harri bezalakorik.
Gatz + harri elkarketaren alde eginez gero, oztopo bat izan daiteke gatz-harri hitz elkartua izatea. Euskal testuetan jaso dena hauxe da, ez *gaztarri. Dena den testuak nahiko berriak dira, eta beharbada garai zaharragoetan *gaztarri sortu zen, geroko gatz-harri hitz elkartu gardenak ordezkatua. Gastarriagatik ez urrun, Bizkaian bertan, Gatzarrieta toponimoa dago, Zeanurin. Honetan gatz-harri izango zen. Azalpena *gaztarri ustezko elkartu zaharragoarentzat hemen ere eman liteke. Kronologia kontua izango zen, Gastarriaga lehenago sortu zitekeen, eta geroago Gatzarrieta, egun gardena dena.
Beste aukera bat ere izan liteke, oinarrian Gastea antroponimoa izatea, baina hala bazen, toponimoa aldaturik izan zen eta jatorrizko toponimoa aldatu zen, hasierako izena ilundu arte.

Matxikortina toponimoa

 Matxikortina da Getxoko baserri baten izena. Informazio zabala dago Getxoko leku izenak liburuaren 238. eta 239. orrialdeetan. Horrela, lekuko zaharrena XVIII. mendearen erdialdekoa litzateke:

Machicortina: 1742 (...havian echo la tasazion de la casa y Perttenezidos de Machicortina..., 1742-09-24; BFAA.: 0753/009.) 1757, 1791, 1793, 1796 (FOG.: jk-fog.) 1803, 1803 (...sepultura que la perteneze a esta casa llamada Machicortina..., 1803-06-8; BAHP.: jbaa-pro.) 1805, 1805, 1805, 1808, 1810 (...doy en renta y arrendamiento lacasa nombrada Machicortina..., 1810-01-23; BAHP) 1823, 1973, 1987 (...de Proyecto de Construcción, en el terreno situado en al zona de Caserio de Machicortina, zona de Goyeneche, con arreglo al plano..., 1987-09-28; GUA.: 2017-20.)
Ikus daitekeenez, toponimoa ez da aldatu azken 250 urteetan. Etimologia ere ematen dute aipatutako liburuan:
Badirudi etxe izen honen osagaiak Batxi, Bastien izenaren txikigarria, hitz aurrean egonda m/b nahasketa duena (joan den mendean Batxikortiñe ere esaten zen), eta Kortina etxe izena direla. Tristea da etxe hau hain egoera tamalgarrian egotea. Ikus argazkia 257 orrialdean.
Kortina ere agertzen da aipatutako liburuan, 211. eta 212. orrialdeetan:
Kortina
(Etxebizitza)
Getxoko etxe zaharra, egun Kortiñe eran ezagutzen duguna. Nahiz eta amaieran -ena- dun etxe izenekin antza eduki, ez da inoiz horrelako amaierarik dokumentatzen. Kortina hitza bizkaieraz “gaztainaren morkotsak gordetzeko eraikitzen den hesiari” esaten zaio, baina ez dirudi esangura hori daukanik, gaztainondoak ez baitu izan kostalde honetan tradizio handirik, gainera, erdararen cortinarekin harremanetan egotea zail izan liteke. Deigarria da etxe honen armarriak daraman euskarazko esaldi bitxia: Daigun gitxika, daigun gitxika.
Getxoko toponimoaren kortina ez da bizkaieraz aipatzen den hori ezta egun gaztelaniaz ohikoa den cortina. Bazen beste cortina bat, euskal korta hitzarekin lotua, latin jatorrikoa, Diccionario etimológico de la toponimia mayor de Cantabria liburuan ederki azaldua, 143. or.:
CORTINA
Cortinas (Colindres)
Del lat. tardío cortina, derivado del lat. cohors, cohortis ‘recinto’. Cohorte también ha dejado en toponimia el término corte, cortes ‘casas de labor’, del que cortijo es un derivado (189).
Aunque no ha dejado topónimos como en otros lugares, la documentación medieval conserva la voz corte. En el Cartulario de Santa Juliana aparece con profusión en las enumeraciones formulares de los bienes, generalmente en la secuencia siguiente: terras, pumares, horreos, lagares, abdegas, cupas, cortes. Sirva como ejemplo la enumeración de los bienes del solar de Michael Flaynez donado a Santa Juliana: “...cum casas et orreos, lagare et abdega cun cupas plenas, curtes...” (SI, doc.VI, p.7)
En Cantabria, Cortina y especialmente el plural Cortinas es abundante en la toponimia menor, refiriéndose bien a un cobertizo, bien a una porción de terreno de pequeño tamaño con cerca baja. Se encuentra en la misma área significativa que haza o suerte.
Hitza ez zen erdaraz bakarrik erabili, eta euskararen eremu horretan ere lekuko batzuk geratu ziren, Matxikortina toponimoa bezala.
Toponimoaren bigarren elementua aztertu ondoren oinarrikoaren txanda da, antroponimo bat da, baina bi aukera daude, Matxi ala Matxiko. Matxi izan bazen, ez zen aldaketarik gertatuko. Matxiko bazen, aldiz, haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkartzen direnean bat ezabatzen da: Matxiko + kortina > *Matxikokortina > Matxikortina. Zalantza bera Matxikorta toponimoan dago, Matxikobaso toponimoan, aldiz, ez dago zalantzarako lekurik.

lunes, 6 de junio de 2022

Txope toponimoa

 Nafarroako Villamayor de Monjardín herriko toponimo hau Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian dago Txope izenaren sarreran. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira:

chope (1714)
chope, el (1798)
echope (1895)
txope (1995)
Toponimoa nahiko egonkorra izan da, baina aldaeraren bat ez da ohikoa, 1798. urteko el chope bezalakoa. Hurrengo mendeko echope ere izan liteke aurrekoaren laburketa bat. Beharbada, besterik gabe, artikulua erantsi zioten toponimoari. Bestela, gaztelaniaz gertatu ohi da pertsona izenei, zenbaitetan, artikulua gehitzea, nahiz eta arrunkeriatzat hartua izan.
Izen jatorrena Txope bazen, gerta zitekeen jatorria Txope hipokoristikoa izatea. Bilakera ezaguna da, Lope > Txope, hasierako kontsonantea txiskukari batez ordezkatua izan da, hipokoristikoa sortzeko. Batzuetan, gainera, ez da beharrezkoa fonema baten ordezkapena izatea, horrela, Xapalonea toponimoan *Xapalo hipokoristikoa ba omen da, Apalo antroponimotik sortua.

Boltsagillenea toponimoa

 Donostiako toponimo honen lekuko zaharrena XVIII. mendeari dagokio, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean dago, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 392. orrialdean: Polsaguilliarena.
Lekuko gehiago daude Donostiako toponimia lanean, XIX. eta XX. mendeetako lekuko batzuekin:

BOLTSAGILLENEA: Bolsaguillene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Bolsaguilléne (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Bolsaguille (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.); Boltsagillene, Poltsallene, Pultseillene (1989, D.U.T.B.). 64-5-6, m. E-2.
Lekukoetan ez dago ezberdintasun handirik, aipagarria da lekuko zaharrenetan eta berrienetan hasierako herskaria ahoskabea dela, baina horrek ez du inportantzia handirik. Orotariko Euskal Hiztegian ez dago poltsagile bezalako hitzik, Txalupagillene plaza toponimoaren txalupagile izena bezala, baina bere elementuak oso argiak dira, poltsa izena eta -gile atzizkia. Beraz, garai batean hitz hori izan zen eta horrela sortu zen Boltsagillenea toponimoa.

viernes, 3 de junio de 2022

Lizuniaga toponimoa

 Lizuniaga Nafarroako leku izena da, bi herritan agertzen dena. Berako Lizuniaga mendatea da eta Sunbillako Lizuniaga aurkintza bat da.
Euskaltzaindiaren EODA onomastika datutegitik eskuratu dira lekukoak, Lizuniaga mendatearen lekuko zaharrena XIX. mendekoa da, lizuniaga o lizuniagaco-mayarriac (1856). Geroko urteetan lekuko gehiago agertzen dira, izena aldatu gabe. Sunbillako Lizuniaga aurkintzaren lekukoak lehenagokoak dira, baina lekukotza urria da: lizunuaga (1711), lizuniaga (1990) eta lizuniaga* (1999).
Berako toponimorako bi etimologia daude, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza, IL, 101:

OBS.- 210 metros de altitud. El topónimo seguramente está relacionado con la voz lizun 'moho, sucio'. Koldo Mitxelena (AV) explica a partir de esta voz topónimos como Lizundegi, Lizundia, Lizundiaga "probablemente con un sentido aproximado a cenagal". Emplazamiento del mojón número 35 entre España y Francia y "sobre el camino de Vera a Sara".
Azkena Mikel Belaskorena da, bere Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra liburuan azaldua, 266-267. or.:

(...)
Vera de Bidasoa (210 m). Significado dudoso. El segundo elemento es seguro el sufijo que indica lugar -aga, pero el primero dudoso. Inevitablemente se piensa en lizun 'moho', 'sucio'. Quizá relacionado con el fitónimo lizun, recogido por Lacoizqueta (169) (Conferva ribularis), y que es especie que medra en humedales.

Comentario. En la zona del collado aparecen alineadas ocho grandes piedras denominadas mahain-harriak 'piedras de la mesa' vestigios de una gran mesa en la que, según tradición oral, se concertaba la facería con un gran banquete. De las losas superiores se conserva una en el caserío de Babezingarai. A ellas hace referencia el Tratado de Límites entre España y Francia del año 1856: «mojón 36 contiguo a tres losas que se hallan sobre el camino de Vera á Sara, en el puerto denominado Lizuniagaco-mayarriac 'Piedras de la Mesa de Lizuniaga' ó Lizuniaco-mugarriac 'Mojones de Lizuniaga'». Ya en un informe militar de 1571 en el que se analizaba el estado de la frontera navarra se describía así este paso: «La frontera de Echalar viene a juntarse con la de Vera, que también es una de las Cinco Villas, al portillo que se llama Zuniaga (o Çuniaga), el qual es frecuentado, y por el pasan cargas y podría pasar hasta Vera artillería si esta Villa adelante hubiese camino» (170). Existe otro collado llamado Lizuñaga en Zozaia.

Argi dago bigarren elementua -aga atzizkia dela, lehenengoa lizun hitza izan liteke, baina oztopo bat dago, tarteko /i/ bokala azaldu gabe dago. Azalbidea etor liteke aipatutako beste toponimo batzuetatik, Lizundegi, Lizundia, Lizundiaga toponimoetatik, hain zuzen. Azken hauen analisia litzateke lizun + -di, ugaritasuna adierazteko atzizkia, eta berdin egin liteke Lizuniaga izenarekin, aldaketa baten ondorengoa bada, nd > n dena. Hala eginez gero, aurreko egoeran *Lizundiaga izan zitekeen. Ez da hori oso bilakaera zabaldua, baina aleak badira, han hemenka, Aldani toponimoa bezala.
Oztopo bakarra lehenengo lekukoa litzateke, Lizunuaga. Baina geroko lekukoek eta egungo izenak erakutsiko lukete kakografia baten ondorengoa izan daitekeela. Hala ere, hau ez da ziurra eta zalantzarako lekua geratzen da.

miércoles, 1 de junio de 2022

Zumaurdina toponimoa

Arabako toponimo honen lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburutik jasoak, I02 izeneko agirian, 1405. urtekoan:

... dende ai yuso a otro mojon que esta ai luego, y dende ai yusso a otro mojon que esta en el camino que va de la dicha (Rubricado) aldea de Ulibarri a Saluatierra, y dende ay yusso a otro mojon questa en termino de Çumaurdina, çerca de la fuente de Çumaurdina y en derecho della, de partes de Guerenu...
[...]
desde la dicha aldea de Ulibarri a la dicha villa de Saluatierra, y dende ai yusso, cordel tirado, a la dicha fuente de Çumaurdina, y dende ay yusso por los mojones y lugares de la otra parte de suso nombrados ser partidos los terminos y pastos y montes e aguas de anbas las dichas aldeas.
[...]
Otrossi, fallo que desde el dicho mojon que esta en el dicho camino que van de Uriuarri a Saluatierra, ai yuso fasta el mojon que esta en termino de Çumaurdina, çerca de la dicha fuente de Çumaurdina, de parte de Guerenu...
Mende batzuk igaro eta XX. mendearen erdialdean lekuko batzuk ere jaso ziren, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan bildurik daudenak:
ZUMAURDINA, término en Ilárraza, Guereñu, Vicuña y Gauna.
ZUMAURDINETA, términos de Argomaniz y Zuazo de Gamboa.
Gereñuko toponimoa, beharbada, aipatutako Erdi Arokoa izan daiteke. Egun, Zumaurdin izeneko aurkintza Iruraiz-Gauna herrian bada.
Toponimo hauen analisia egiteko, *zumaurdin hitza genuke, batean -a artikulua jaso duena eta bestean -eta atzizkia. Hitz hori ez da Orotariko Euskal Hiztegian agertzen, baina ematen du zume izenaren eratorria dela, zuma- 'zume' + urdin. Aipagarria da zume-beltz eta zume-zuri izen eratorriak daudela eta, beraz, zume-urdin bat izatea ez litzateke harrigarria.
Toponimoen etimologia zuzena bada, *zumaurdin hitz zahar galdua ezagutzeko aukera eman digute, landare ezezagun bat izendatzeko erabiliko zutena Arabako erdi aldeko eremuan.

Zumaduia toponimoa

 Zumaduia izena behin baino gehiagotan agertzen da Arabako toponimian. Gasteizen bi aurkintzaren izena da, Barrundian aurkintza eta iturburua da eta Haranan soro bat.
Gasteizko toponimoen lekuko zahar bat dago Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuko E27 izeneko agirian, 1518-1519. urteetan:

... em presencia del alcalde e vezinos del Burgo e Arbulu e Argomaniz en los terminos de Çumaduya e Saymendi e Eguira Sarria lo contradixessen.
Toponimoa, behin baino ez bada agertzen, ziurra da kontuan izanik egungo lekukoak eta baita etimologia ere. Euskal hitz batez osaturik dago, zumadi hitza eta ondoren artikulua. Zehatzago izanez, zumadui aldaera izan zen oinarria, -di atzizkia izan beharrean -dui aldaera erabilia izan zen. Hitzaren oinarria zume izena da, zuma- aldaeraren bitartez eratorria. Orotariko Euskal Hiztegian zumadui aldaerarik ez badago ere, Arabako toponimoek erakusten dute hitza bazela eta erabilia izan zela.
Bukatzeko bitxikeria bat, aipatutako liburuaren aurkibidean okerra egin zuten eta izena aldaturik jarri zuten:
Zumarduya, término entre Elburgo y Vitoria, 476
Jatorrizko toponimoari dardarkari bat tartekatu zioten Zumarduia bihurtuz. Dena den, hitz hori ere izango zen ziurrenik, Zumardi toponimoa bada Ataunen, baserri baten izena delako.