Donostiako toponimo honen lekuko zaharrena XVIII. mendeari dagokio, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean dago, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 392. orrialdean: Polsaguilliarena.
Lekuko gehiago daude Donostiako toponimia lanean, XIX. eta XX. mendeetako lekuko batzuekin:
BOLTSAGILLENEA: Bolsaguillene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Bolsaguilléne (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Bolsaguille (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.); Boltsagillene, Poltsallene, Pultseillene (1989, D.U.T.B.). 64-5-6, m. E-2.Lekukoetan ez dago ezberdintasun handirik, aipagarria da lekuko zaharrenetan eta berrienetan hasierako herskaria ahoskabea dela, baina horrek ez du inportantzia handirik. Orotariko Euskal Hiztegian ez dago poltsagile bezalako hitzik, Txalupagillene plaza toponimoaren txalupagile izena bezala, baina bere elementuak oso argiak dira, poltsa izena eta -gile atzizkia. Beraz, garai batean hitz hori izan zen eta horrela sortu zen Boltsagillenea toponimoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario