Nafarroako Villamayor de Monjardín herriko toponimo hau Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian dago Txope izenaren sarreran. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira:
chope (1714)Toponimoa nahiko egonkorra izan da, baina aldaeraren bat ez da ohikoa, 1798. urteko el chope bezalakoa. Hurrengo mendeko echope ere izan liteke aurrekoaren laburketa bat. Beharbada, besterik gabe, artikulua erantsi zioten toponimoari. Bestela, gaztelaniaz gertatu ohi da pertsona izenei, zenbaitetan, artikulua gehitzea, nahiz eta arrunkeriatzat hartua izan.
chope, el (1798)
echope (1895)
txope (1995)
Izen jatorrena Txope bazen, gerta zitekeen jatorria Txope hipokoristikoa izatea. Bilakera ezaguna da, Lope > Txope, hasierako kontsonantea txiskukari batez ordezkatua izan da, hipokoristikoa sortzeko. Batzuetan, gainera, ez da beharrezkoa fonema baten ordezkapena izatea, horrela, Xapalonea toponimoan *Xapalo hipokoristikoa ba omen da, Apalo antroponimotik sortua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario