Arabako toponimo hau lekuko bakar batez ezaguna da, XVI. mende bukaerakoa. Rueda y molinos de Álava liburuan dago, 147. or.: enecocorta, 1596.
Toponimoaren azterketak ez du zailtasunik, bi elementu izango zituen, Eneko antroponimoa eta korta izena. Oso antzekoa da Enekogorta toponimoa, Alonsotegi eta Barakaldo artekoa, Bizkaian. Aldatzen den bakarra kortaren hasierako kontsonantea da, Arabakoan ahoskabea eta Bizkaian ahostuna. Bitxia da haplologia ez gertatzea, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da baina aipatutako bi toponimo hauetan ez da gertatu, Bizkaiko toponimoan bi silaba oso antzeko zeuden eta Arabakoan bi silaba ia berdin zeuden. Bietan ez zen fusiorik gertatu, beharbada toponimoaren elementuak oso argiak zirelako eta haplologiaren ondorengoa ilunagoa gertatuko zitzaien hango hiztunei. Beraz, toponimoen gardentasunak eragotziko zuen haplologia gertatzea.
2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna
Enekokorta toponimoa
Baldobaso toponimoa
Gipuzkoako leku izen honen lekuko bakarra dago, XX. mendearen erdialdekoa eta Arrasateko toponimia liburuan dago, 261. or.:
Toponimoaren lekuko zaharragorik ez dago baina izena aldatu ez bada, dituen bi elementuak erraz igartzekoak dira. Bukaeran baso izen arrunta dago eta hasieran baldo izena, lekukotza handia utzi ez duena:
baldo.Bi adierak egokiak izan daitezke, lehenengoan baldoz hesitutako basoa izendatuko zen eta bestean, baldo izengoitia zuen baten basoa litzateke. Beharbada, toponimo oso zaharra ez bada, lehenengoa litzateke egokiena, bestea baztertu gabe.
1. (Lar, H).
"Estaca" Lar. "(V, G), pieu. Id. phaldoa" H. "Baldo (Vc), baldoka (G), astilla grande" A. "(G-bet), estaca para sujetar tierras; también para formar cercos y setos" Zt. "Pedazo grande de madera, sobre la cual se trocea la leña a hacha. Aixkoria balduan sartuta dago" Elexp Berg. v. paldo.
1.1
"Zoquete, pedazo grande de tronco, de pan, etc." A. "Baldo, baldua, egurbaldo, ogibaldo, pedazo de madera, pan" Iz ArOñ.
2. "Gaznápiro, hombre torpe, zoquete" A.
2023(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea
Margolbe toponimoa
Margolbe da Mendexako baso bat. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek oztopatzen du etimologia egitekoa, esaterako, ematen du lotura duela Margola toponimoarekin. Hasiera berdina da, baina hemen lotura beste toponimo batekin proposatuko dugu, Malkorri toponimoarekin. Honetan malkar izena zegoela adierazi genuen, malkor aldaerarekin. Margolbe toponimoan ere hitz hori dago, baina aldaketa batzuk gertatu dira. Hasteko, alboko atzeko belarea ahostunduko zen, lk > lg. Gainera, metatesi bat kontsonante urkarien artean, l-r > r-l. Bilakaera osoa horrela gertatuko zen: malkor + -be > *Malkorbe > *Malgorbe > Margolbe.
Diagoenatxa toponimoa
Diagoenatxa da Arrasateko tontor baten izena. Toponimo hori Arrasateko toponimia liburuan dago eta baita ere Diagoena izeneko etxea:
Baserriaren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:DIEGENA (prop.) ‘Garagarzako elizatea’, ArrasateToponimo honetan Diego antroponimoa dago, Diago toponimoan ere dagoena. Ondoren etxe izenetan ohikoak diren -(r)en + -a.
Diagoenatxa toponimoan aipatutako baserri izenaz gain atx, haitz izenaren sartaldeko aldaera eta artikulua daude.
Antroponimoaz badago informazio luzea J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval liburuaren 339-341. or.:
Diego (m.)
[...] Origen: En atención a los aspectos formales de este nombre, la hipótesis de Meyer-Lübke haciéndolo derivar de un apelativo griego DIDAKÉ «doctrina, enseñanza», posteriormente latinizado y masculinizado en el antropónimo DIDACUS (desde el que se explican satisfactoriamente todas las variantes de significante), viene siendo comúnmente aceptada (Piel 1948: 61; Díez Melcón 1957: 105; Floriano 1950: 282). Sin embargo, son de peso las objeciones que pueden hacerse a esta teoría: por un lado DIDAKÉ no se atestigua en las fuentes griegas y, dentro del ámbito románico, su área de difusión desde antiguo se circunscribe al ámbito exclusivamente hispánico, fundamentalmente en la mitad occidental peninsular (es más bien raro en Cataluña, aunque se documenta desde el X, RAC 224). Por ello, algún autor ha sugerido un posible origen ibérico para este nombre, en atención, además, al elemento final -KO frecuente en la onomástica indígena hispánica (Tagliavini 2, 389-390), aunque no se llega a precisar una raíz léxica indígena desde la que pudieran explicarse las variantes antroponímicas conocidas....
2023(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena
Martolobaso toponimoa
Martolobaso da Oñatiko tontor baten izena, dirudienez ahoz Martoloso da. Toponimoak lekuko zaharrik ez badu ere, erraz ulertzen da jakinik Martolo antroponimoa dela Bartolo ezagunagoaren aldaera. Bigarren elementua baso izen arrunta da. Martoloren lekuko zahar bat, Erdi Arokoa, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dago, 34. agirian, 1489. urtean:
Martolo, carpentero, quinse maravedis.Bartolo antroponimotik sortutako hipokoristiko batzuk toponimiara ere igaro ziren, horren erakusgarri dira Bartolotxonea, Bartolotxuena toponimoak, baita Xertolo toponimoa ere.
Martoloren hasierako aldaketa, b- > m-, ez da oso ohikoa baina aleak badira, blog honetan Margola toponimoaren oinarria barga izenaren aldaera delako.
Ildoki hitza
Ildoki hitzak ez du lekukotza handirik utzi, hala ere, oso gutxi ere ez dira:
ildoki.Horiei beste bat gehitzekoa litzateke, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dagoena, 34. agirian, 1489. urtean:
1. (V-ple-arr-m, G, AN), ilduki (V-arr-oroz), ilddoki (ilyoki; GoiBur ), illoki (V-gip). Ref.: A (ildoki, ilduki); Iz ArOñ (illoki).
"1.º la parte más gruesa de un leño. 2.º tarugo, zoquete, pedazo de madera corto y grueso que queda sobrante al labrar o utilizar un madero" A. "Tronco ordinariamente viejo de menos de un metro para la carbonera, costados del fogón, etc. Ilddoki. Anpór-ildoki bat. Illoki baten gañean txipitu egurra" Iz ArOñ. "Cerra ilyoquia, tronco o trozo de árbol cortado para ser aserrado y hacer tablas o tablones" GoiBur 297. "Maderos llamados cerra ylyoquias" (1729). Ib. 297.
Orra non gazteari irabazten dion, besteak amaika ildoki baiño amabi ildokiak lenago ebakiaz. Ezale 1897, 194b.
2. "(V-arr-oroz, G), trozo podrido de un árbol, yesca" A. v. 2 ildo.
3. "(? V-arrig), persona anémica" A.
Teresa Yldoqui, con su yja, syete maravedis.Zaila da nola uztartu lekuko hau eta ildoki hitzaren esanahiak. Izengoitia bazen hirugarrena egokia izan liteke, baina beharbada lehenengo adiera izan zitekeen, lotura iluna bada ere. Edonola ere, argia da Yldoqui eta ildoki hitz bera direla. Honek aurreratu luke hitz horren lehenengo agerpen data, 200 urte baino gehiago.
Morrontxo toponimoa
Morrontxo da Errenteriako baserri baten izena. Errenteriako udalaren web-gunean informazioa dago Morrontxo toponimoari buruz, toponimo eratorri batzuk ere ageri direla, Morrontxo dorretxea, Morrontxoerreka eta Morrontxoiturri. Lekukotza handia toponimo nagusiarena da:
1794 Morroncho AME A/1/113Lekuko zaharrena, urte gutxigatik, Morrontxo dorretxearena da, Morroncho (1785).
1808 Morroncho JIJCO
1819 Morronco LGV
[...]
Toponimoan *Morrontxo antroponimoa litzateke, Morron antroponimotik sortua, eta -txo atzizkiarekin, hipokoristikoa delako. Ez dago *Morrontxoren lekukorik horregatik izartxoa izenaren aurrean, lekuko zuzenik ez dagoelako. Baina toponimo honen bitartez jakin dezakegu inoiz izan zela.
Euskaraz bada morroitxo hitza, *Morrontxo izenaren elementu berberaz osatua, Morron litzateke morroi hitzaren erdal aldaera, erabilera antroponimiko izan zuena euskal lurretan.