miércoles, 27 de marzo de 2024

Labañekoa toponimoa

 Bizkaiko toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendearen bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan dago:

Labañecoa [N, TO]
Lauañecoa+ (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Beraz, ez dago ziurtasun handirik, lekuko bakarra delako eta gainera badu ezohikoa den ezaugarri bat, gero aipatuko den bezala. Toponimoak hiru elementu izan ditzake, bukaeran artikulua, aurrerago -ko atzizkia eta oinarrian, labain izenondoa:
labain.
[...]
I. (Adj.).
1. (Lar (-añ), Dv (+ -añ G), H (+ -añ)), laban (V, G ap. A ; Añ, Dv (V), H (V, G)).
Falaz, falso, adulador, engañoso, vano.
Nahiz eta besterik uste, hau oso esanahi egokia izan daiteke, baina horretarako onartu behar dugu izengoiti bihurtuko zela eta orduan bere etxeak jasoko zuen bere jabearen izengoitia. Baina Bizkaian laban aldaera ohikoa da, Bailaban eta Bailabana toponimoetan agertzen dena, hauek Arabakoak badira ere, sartaldeko ezaugarri hori dute. Arazoa da Bizkaiko toponimoak laban aldaera ez izatea, beharbada lekuko gehiago eta, batez, ere, zaharragoak eskuratuz gero, toponimoaren etimologia argiago gera liteke.

Garategi toponimoa

Garategi da Bakioko baserri bat. Toponimo honen lekuko zaharrak daude XVII. eta XVIII. mendeko lekuko Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Garategui [N, TO]
Garategui (la caseria de) [San_Pelaio y Zubiaur (varrios de)], Bermeo, a.1745, FogVizcayaMs.
Garategui (la cassa de) [Bermeo (casas auezindadas a)], Baquio, a.1704, FogVizcayaMs.

Garategui [N, NO]
Garategui (Antonio de), Bermeo, a.1641, FogVizcayaMs.
Garategui (Domingo de) [Santa_Barbara hasta el Castillo y Puerto (calle de)], Bermeo, a.1704, FogVizcayaMs.
Garategui (Pedro de) [Garategui (la cassa de)] [Bermeo (casas auezindadas a)], Baquio, a.1704, FogVizcayaMs.

[...]
Garbe eta Garbea toponimoen sarreran gain > gar- bilakaera aurkeztu genuen eta Garategi toponimorako ere egokia izan daiteke, garate izen eratorriaren bitartez: garate + hegi > Garategi.

lunes, 25 de marzo de 2024

Jaundele toponimoa

 Arabako Lagran herriko toponimo honen lekukoak aurkitu dira Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

JAUNDELE, monte de Lagrán.
Lekuko zaharragoak ere badira:
JAUNDEN, 1760, término de Lagrán.
JAUNDEL, 1818, término de Lagrán.
Azkenik, beti liburu berean, toponimo eratorri bat:
JAUNDELEBIDE, camino de Lagrán.
Beraz, aurkitu diren lekukoekin, bilakaera hauxe izan zitekeen: Jaunden > Jaundel > Jaundele. Hala izan bazen, Jaunden izenetik hasi beharko da analisia, baina, dagoen bezala, iluna da oso eta, beraz, susma liteke aldaketaren bat gertatu zela Jaunden bihurtu arte. Lehenik, aldaketa ezohiko bat, ai > e. Horrela *Jaundain eskuratuko genuke, eta hau analizatzeko errazagoa litzateke, bukaeran -ain atzizki ezaguna Nafarroako herri ugaritan dagoen atzizki bera. Normalean aurreko aldean antroponimo bat izan ohi da, toponimo honetarako egokiena Jaunti izan daiteke, Jandisolo toponimoan dagoena. Beraz, proposatzen dena litzateke Jaunti + -ain > *Jauntiain, eta ondoren aldaketa ugari gertatu ziren, nt > nd, iai > ai > e eta azkenik, hau lekukoen bitartez ezaguna: n-n > n-l eta paragogea, bukaeran fonema bat eranstea, euskaraz ohikoa da /e/ bokala, cf. Nabaskoze, Uztarroze...

Galdarrain toponimoa

 Galdarrain da Nafarroako bi aurkintzaren izena; beraz, badago Bearingo Galdarrain eta Lizarrako Galdarrain. Bearingo toponimoaren lekukotza XVIII. mendean hasten da eta 1895. urteko baldarrain izan ezik, beste guztietan Galdarrain da, egun bezala. Lizarrakoaren lekukotza askoz zaharragoa da, XIII. mendean hasten da paperetan eta ez du aldaerarik:

galdarrayn (1236)
galdarrayn (1248)
galdarrain (1603)
Hurbilketa etimologiko bakarra dago, P. Salaberriren Acerca del sufijo toponímico -ain lanekoa:
[...]
Entre los topónimos en -(a)rrain, -(a)rriain hay algunos que pueden tener una base apelativa conocida: Amarrain (hamar??), Arrain (harri), Etxarrain (etxe), Iturrain (iturri; ¿no sería más apropiado pensar en *Iturrarain?), Olarrain (ola)... Otros, en cambio, son opacos para nosotros: Algorrain, Baliarrain, Galdarrain, Inbarrain, Izurrain, Sastarrain, Zegarrain, Zuntzarrain... Mujika (1982: 245) considera que Baliarrain procede de Valeriani, pero no explica cómo una vibrante simple se ha podido convertir en múltiple. El único testimonio que podría hablar en esta dirección, que nosotros sepamos, es el del hidrónimo valdorbés Zenborrain mencionado más arriba, si lo comparamos con Zenborain, localidad del valle de Untziti
[...]
Sarrera honetan erakutsiko da aldaketa bat gertatu zela eta horrek izena aldatu zuen eta ulergaitz bihurtu. Metatesi bat gertatuko zen oso aspaldian, urkarien artean: r-l > l-r, atzeranzko urratsa eginez eta *Gardalain berreskuratuko genuke. Izen hau ez da ezezaguna, Nafarroan Gardelain herri izena bada eta ahoz duen izena Gardalain da. Azken urrats hau bokal asimilazio bat da, a-e-a > a-a-a eta bi toponimoetan eragina izan zuen, Gardelainen eta Galdarrainen, baina azken honek beste urrats bat jasoko zuen, aipatutako metatesia.
Gardelain toponimoaren jatorria Gardel(e) izan bazen, Galdarrain izenean antroponimo bera izango zen, eta ondoren -ain atzizkia, arrunta Nafarroako toponimian.

viernes, 22 de marzo de 2024

Txanetenea toponimoa

 Txanetenea da Hernaniko baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Hernaniko Jauregi auzokoa:

TXANETE ENEA (prop.)
Bukaeran -(r)en atzizkia eta artikulua daude, apur bat aldaturik eta oinarrian Txanete antroponimo hipokoristikoa, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan azaldua, 117. or.:
Txanet, Xanet(e) (Joan(e). Cf. Txante, San, Sanet): Chanet (1359, MD, 1971, 82, 84), «Chanet d’Aparrayn, molier de Lassague» (Izura, 1393, Doc.Gasc.II, 252), Xanete de Loredo (XV. m., LGS, 361).
Oinarrian Joan antroponimoa dago, aldatua, beharbada Txan hipokoristikoa bihurtua, eta ondoren -et(e) atzizkia, ohikoa antroponimian. Blog honetan hainbat toponimo aztertu dira, Galbete bezala.

miércoles, 20 de marzo de 2024

Perukonekoa toponimoa

Perukonekoa da Errenteriako etxe baten izena. Bi lekuko ezagutzen zaizkio, biak urte berekoak, XVIII. mende hasieran:

1709     Perucoenecoa
1709     Peruconecoa
Dirudienez ez da berriro agertu, litekeena da izena aldatzea edo etxea desagertzea.
Toponimoaren egitura beste etxe izen askoren antzekoa da, bukaeran artikuluaz gain, jabetza adieraztekoa eta, beraz, oinarria geratzen da azaldu gabe, antroponimo bat izan ohi da, oraingo honetan Peruko, hipokoristikoa. Oinarrian Peru antroponimoa eta ondoren -ko atzizki txikigarria, hipokoristikoa sortzeko, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan Erdi Aroko lekuko batzuk daude, 155. or.:

Petri antroponimoa oso ezaguna da euskal lurretan eta aldaera ugari izan zituen, baita eratorri ugari. Peru aldaeratik sortu da baten bat, Peruzki toponimoko Peruski antroponimoa.
Periquete toponimoan ere badago Petriren aldaera bat, gero hipokoristiko bihurtua.

Igeribar toponimoa

 Igeribar da Antzuolako baserri bat. Bi toponimo eratorri ditu, biak baserriak, Igeribarraizparrundi eta Igeribarrerrota. Gainera, Gabirian, Gipuzkoan, badira beste bi toponimo Igeribar dutenak, Igeribarrazpikoa eta Igeribarrerrota, errota dena.
Antzuolako baserriaren XX. mendeko bigarren erdiaren lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

IGERIBAR (3 viv.) (prop.) 1501
Liburu berean, Arrasateko baserri bat aipatua da:
IGERIBAR BARRI (en ruinas, por incendio, año 1957)
Toponimoaren lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira, Arrasateko toponimia liburutik jasoak, 192. or.:

Beraz, Igeribar toponimoak aztarren ugari utzi ditu Gipuzkoan eta izena aski finkaturik dago. Toponimoaren elementuak bi dira eta biak ezagunak ziren, nahiz eta lehena aspaldian ez erabili inguru horietan, eihera izena delako, 'errota'. Bestea hitza ibar da, egun ere indarrean dagoena.
Aipagarria da toponimo hauek, egun ere, errota izatea, hala gertatzen da Gabiriako Igeribarrerrota toponimoarekin. Arrasateko Igeribar errota izan zen XIX. mendean, baita aurreko mendean ere. Beraz, bi toponimo hauetan izena aldatu bazen, lekuan bertan errotak iraun zuen eta horrek esan nahi du oso zaharrak zirela. Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lekukoek erakusten dute Ipar Euskal Herrian hitz ohikoa zela, baina ez Pirinioz hegoaldean. Beraz, eremu honetan euskarazko testuan agertzen hasten direnetik errota izenak ordezkatua zuen eihera zaharra.