Peruzki da Lezamako baserri bat. Badu lekuko zahar bat, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitutakoa:
Peruzqui [N, TO]Bi lekukoetan izen bera dago, aldaketarik gabe. Dena den, aldaketa bat gertatuko zen, txistukariari dagokiona. Izan ere, badago antroponimo hipokoristiko bat ia berdina dena, Peruski. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuko 181. orrialdean azaldua:
Peruzqui (la casa de) [segundo partido], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
[-ski (< -s + -ki)]Etxe izen batek antroponimo bat jasotzea oso ohikoa eta eta blog honetan adibideak oso ugariak dira. Batzuetan, gainera, antroponimo hutsak daude, ezer gehiagorik gabe, hala nola, Tximon toponimoa, Simon antroponimotik sortutako *Tximon oinarria duena.
Peruski, Peruske (Peru): «Perusque, criado del dicho Pedro» (sic) (Bilbo, 1464, Enríquez et al., 1996b, 58. or.), Perusqui de Mazquiaran (Zeg., 1470, Aierbe, 2006, 231, 82. or.), «Perusqui, çapatero» (Bilbo, 1473-1475, ibid., 260. or.), Perusqui de Larraul (Andoain, 1475, Le. & Ta., 1996, 19, 66. or.)...
Aldaketa azaltzeko, ziurrenik hiperzuzentaketagatik gertatu da. Ezaguna da txistukarien neutralizazioa sartaldean hasi zela eta batu ziren, frikari apikaria eta bizkarkaria. Hori gertatu eta hiztun batzuek pentsatuko zuten Peruski izenak ere neutralizazioa jasoa zuela eta aldaeta jatorrizkoa berreskuratu zuten, jakin gabe hura, Peruzki, inoiz ez zela izan.
Beraz, Peruzki toponimoa gehitzekoa da Peruski antroponimoak sortutako izenei, kasu honetan toponimikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario