sábado, 2 de febrero de 2019

Andraso antroponimoa

Andraso behin agertu da, Libro Padrón de la Hacendera Raíz de la villa de Lequeitio (1510-1556) liburuan: Andraso de Ytuio, 1510-1556. urteen artean, Lekeitiokoa.
Analisia erraza litzateke andra + -so, lehena andre ezagunaren sortaldeko aldaera eta -so atzizkia.
A. Irigoienek, bere De re philologica linguae uasconicae V liburuko 20. orrialdean atzizki horretaz informazioa eman zuen, eta hainbat adibide jarri: Urdinso (Pero Vrdinso, 1350), Semenso (Semenso, 1173), Jaunso (Iaunso, 956) eta Nunuso (Nunuso, 1053), eta bukaeran gehitu zuen:
"En el norte del País Vasco aparecen en lengua vasca aitaso y amaso ‘abuelo’ y ‘abuela’, que tienen las variantes expresivas aitaxo y amaxo."
Andraso-ren paraleloa Jaunso litzateke, azken hau gizonentzat, eta Andraso emakumezkoentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario