martes, 5 de febrero de 2019

Andremaintza toponimoa

Toponimo nafarra da, Ergoienako udalerrikoa. Andremaintza toponimoaren lekuko zaharrena 1699. urteko Andremaintza litzateke, bitxia idazkera, akatsa gertatu ez bada. Gerokoak dira, 1893. urteko hiru lekuko, guztiak ezberdinak: Andremaincea, Andremaniza eta Andremaricea. Egun, Andremaintza da. Lekukoak aztertu eta badirudi hainbat lekukotan aa > ea disimilazioa gertatu dela, artikuluaren eransketa zela eta: Andremaintza + -a > Andremaintzea.
Androtoponimoa litzateke, hau da, antroponimo batez osatutako leku izena. A. Irigoienek, bere Pertsona izenak euskaraz liburuan, egokiena den antroponimoa jarri zuen, Erdi Aroko lekukoak eskainiz:
"4.16. ANDRE MANCIA, emakume-izena: domna Andre Mancia, (1110-1119, Doc. Artajoneses, dok. 60). Ikus MAYNÇIA hirugarren zerrendan."
Lekuko bakarra bada, baina argia. Mantzia > Maintzia bilakaera izan zen. Toponimoa sortu zenerako beharbada *Andremantzia zen edo *Andremaintzia, baina idatziz ipini zutenean bigarren /i/ galdua zuen eta Andremaintza geratu zen, egun bezala.
Beraz, antroponimo elkartu bat zegoen toponimo honetan, Andransakorta toponimoan bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario