jueves, 27 de junio de 2019
Munikokasko toponimoa
Lekuko bakar hori fidagarria bada, toponimoak bi zati lituzke, Muniko antroponimoa eta kasko izena. Azken honek baditu hainbat esanahi, baina interes handiena duena bigarrena da, "Punta, vértice, cúspide", Azkueren arabera. Beraz, Baztanen inoiz *Muniko izeneko toponimoa izango zen eta honen zati gorenari Munikokaxko deitu. Jatorrizko toponimoa galdu eta bere toponimo eratorria geratuko zen, aurrekoaren oroigarri. Jakina, Muniko antroponimoa izango zen ustezko *Muniko toponimoaren sortzailea.
Beste azalbide batzuk bilatu daitezke, kasko izenaren polisemia kontuan hartuz, baina hau izan daiteke sinpleena, toponimoak eskainitako datu urriak erabiliz.
Munikorta toponimoa
"MUNICORTA, término de Aramayona."
Lekuko zaharragorik ez badago ere, toponimoak elementu ezagunak dituenez, analisirako aukera bada. Baina azalpen bakarrerako lekurik ez dago, toponimoak bi azalbide badituelako. Batetik Muni- 'Munio' antroponimoa eta korta, eta bestetik Muniko antroponimoa, blog honetan aztertutakoa, eta korta. Azken azalbide honetan, haplologia gertatuko zen, Muniko + korta > *Munikokorta > Munikorta, bi silaba berdinak batuz.
Ez dago jakiterik zein den interpretazio zuzena, biak posibleak direlako, eta oinarria Muniko izan bazen, haplologia toponimo sortu bezain laster gertatuko zen.
Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.
martes, 18 de junio de 2019
Muniko antroponimoa
"27. Monico [18]; 28. Munin(co); 29. Munio [18, 22, 75, 81]; 30. Munnio. Izen honen oinarria den —Munio— hauxe da, agian, Sancio eta bere deribatuekin, bilduma erdiarotarretan gehien agertzen den pertsona-izena. Egia esan. bera da gure zerrenda laburrean gehien errepikatzen dena. Horren barianteak ere ugariak dira, bai oinarrizko formaren inguruan (Munius, Munio, Munnio, Munno, etab.) eta bai forma hipokoristikoetan (Monico, Muninco, etab.). J. Caro Barojaren esatez. «el nombre de Munio, Muño, tan conocido en la Edad Media, sobre todo en la zona vasca, fue el de los primeros poseedores de fundi», zeintzuek gero Muniain bezalako toki-izenak eman baitzituzten (1945; 74-75)."Antroponimoaz gain, patronimikoa ere behin agertu da Erdi Aroko testuetan, A. Irigoienen Las lenguas de los vizcaínos: Antroponimia y toponimia medievales, 393. orrialdean Didaco Munnicoiz bizkaitarra dago, Cartulario de San Juan de la Peña izeneko liburutik hartua, 1053. urtekoa.
Nahiko argia da Munio eta Muniko izenen arteko lotura, azken hau Munio-ren hipokoristikoa litzateke, Muni- eratorpen aldaera eta -ko atzizi txikigarria dituela.
Lekuko urri hauei beste batzuk gehitzekoak lirateke, Errioxako agiri zaharretatik hartuak. Francisco Javier García Turzaren Documentacion medieval del monasterio de Valvanera liburuko 209. agirian, 1088-1116 urte inguruko agiri horretan bi dira Muniko dutenak (edo *Muñico?):
Munnico Garacia de PareadielloAgiri horretako izenetan nahiko ugaria da Munio, beste bietan agertzen delako, bat antroponimo moduan, bestea patronimiko moduan:
Munnio Munnico
Munio Sancio de ViniegraErrioxako lekuko hauek Munnico aldaera erakusten dute, sudurkari bikoitza dutenak. Munnico izan liteke euskal Muniko-ren kideak, lurralde erdaldunetan sudurkaria aldatu gabe geratu zelako. Baina bada beste aukera bat, erdaran sortua izatea. Villamoñico izeneko herria, Alberto González Rodríguez-en Diccionario etimológico de la toponimia mayor de Cantabria liburuan, 443. or.:
Beila Munnioz
"Villamoñico (Valderredible)Dirudienez, Moñico antroponimoa ezaguna zen gaztelaniaz. Beste toponimo eratorri bat izan liteke Ávilako Muñico herria, antroponimoa zena herri izen bihurtua. Hala izan bada, hedapen nahiko handia izan zuen Moñico/Muñico izenak, baina sorrera zein hizkuntzatan izan zen, erdaraz ala euskaraz? Muniko euskaraz azaltzea erraza da, lehenago erakutsi bezala, baina erdaraz ere, Muño antroponimoa eta -ico atzizki txikigarria lotuz Muñico sortuko zen. Beraz, sorkuntza bi hizkuntzetan gerta zitekeen, baina ezin jakin hori benetan gertatu zena edo hizkuntza batean sortu eta bestera mailegatu?
Villamoñico < VILLA [DE] MOÑICO
Moñico es un antropónimo común en la Edad Media. Derivado del nombre personal MUNIUS, de origen prerromano"
Muniola toponimoa
Muniola izeneko baserria badago Elgoibarren. Bildutako lekuko zaharrena XX. mende erdikoa da, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburukoa, Muniola baserria aipatu zuela, Arriaga (San Antolin) auzokoa.
Toponimoa asko aldatu ez bada, erraza da analizatzeko. Bi elementu lituzke, beste toponimo asko bezala, kasu honetan muni- eta ola. Aukera bada Muni- edo Munio oinarri izateko. Blog honetako beste toponimo batzuetan bezala, Muni- 'Munio' antroponimoaren eratorpen aldaeratzat hartu dugu.
Ez dago zalantzarik toponimoa zaharra dela, beharbada garai batean *Munioola esan eta paperean jarria izan zen, baina lekuko ustezko hori argitaratu ezean, toponimo honen oinarrirako bi aukera daude, nahiz eta antroponimo berarenak izan.
Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.
martes, 11 de junio de 2019
Muniegi toponimoa
el sel de MunyeguyGuztiak 49. agirikoak eta 1487. urtekoak dira. Hurrengo lekukoa bi mende geroagokoa da, Juan San Martinen Onomasticon 21: Eibar eta Elgetako toponomastika = Toponomástica de Eibar y Elgeta liburutik hartua, 151. or.
sel de Munyeguy
Munieguy
Munyeguy
"Muniegi
1697: Montes de Muniegui (EAU, p. 56)."
Analisi etimologikoa nahiko argia litzateke, lekuko guztietak ez dutelako aldaerarik erakutsi, beraz, Muniegi litzateke aztertzekoa, eta bi lirateke bere elementuak, Muni- eta hegi. Lehenengoa behin baino gehiagotan agertu da blog honetan, adibidez, Munibe toponimoari eskainitako sarreran. Hipotesi antroponimikoa kontuan hartuz, Muni- 'Munio' antroponimoa litzateke toponimo honen oinarria eta bestea, hegi izen ezaguna.
Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.
Munibe toponimoa
Pero Martines de Munibe (1. agiria, 1353. urtea),Markinako agiri zaharretan ere badaude lekuko batzuk, Colección Documental del Archivo Municipal de Marquina (1355-1516) liburuko Pero abad de Munibe (3. agiria, 1459. urtea) eta Martin Martinez de Munibe (4. agiria, 1471. urtea).
Martin Martines de Munibe (43. agiria, 1488. urtea),
Maria Martines de Munibe (43. agiria, 1488. urtea)
Hiru mende eta geroko lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
"Munibe [N, TO]Koldo Mitxelenak toponimoa aipatu zuen bere Apellidos vascos liburuan:
Munibe (el palacio de) [Alzaa (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796,
FogVizcayaMs.
Munibe (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Muniue (la torre de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Muniue (la torrezilla de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Munibe_Chiquia (la casa de) [Alzaa (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796,
FogVizcayaMs.
Muniue_de_Yusso (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Munibe_Echea (la casa de) [Goencalle (en otro texto Somera)], Marquina, a.1796,
FogVizcayaMs.
Munibe_Menor (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Munibe_Torrechu (la casa de) [Alzaa (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796,
FogVizcayaMs.
Munibe_Torrechua (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs."
"456. — muni (vizc.) «ribazo». var. de muna: Munibe. Poco seguro."
Kontuan hartuz muino hitz zaharraren eratorpen aldaera mu(i)na- izan zitekeela, -o > -a bilakaera ezaguna bazela: arto -> arta-, otso -> otsa-, mu(i)no -> mu(i)na-... Baina muni- ustezko aldaera ez zaio ongi egokitzen lehenago azaldutako eskema horri. Badago beste azalbide bat, Muni- elementu antroponimikotzat hartuz. Horrela, Muni- + -be > Munibe. Muni- 'Munio' izango zen eta -be beheko aldea, edo A. Irigoienek inoiz azaldu bezala, 'lur eremua'.
Beraz, goiko lerroetako etimologia ontzat hartuz gero, Munibe izango zen Muni(o) izenekoaren lur eremua.
Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.
miércoles, 5 de junio de 2019
Martitenea toponimoa
Lekuko zaharrik gabe, baina egituraren gardentasunak analisia ahalbidetzen du, nahiz eta zenbait alditan horrek okerrera bidali ahal.
Martitenea aldaera bakarrak bi zati lituzke, antroponimoa, oinarria eta atzizkia, etxe izenetan oso ohikoa den -(r)en + -a artikulua. Antroponimoa dena, behin atzizkia kendu ondoren *Martite litzateke, orain arte ezezaguna zena. Izen hori oinarrian Marti(e) 'Martin' antroponimoaz eta -te atzizki hipokoristikoaz osaturik izango zen. Atzizki hori ez da oso zabaldua eta beharbada horretaz arduratutako lehenengoa A. Irigoien izan zen, bere De re philologica linguae uasconicae V liburuko 8. eta 9. orrialdeetan hainbat adibide eman zituen: Perute, Domikute... Itxuste, Otxote, Santxote eta Matxikote ere eman zituen baina hauetarako badago beste azalbide bat, -ste atzizkia Itxuste izenerako, eta -ote/-kote besteetarako.
Beraz, Mendaroko Martitenea toponimoak *Martite antroponimo hipokoristiko ezezaguna argitara artera du.
Umaran toponimoa
Erdi Aroko lekuko batzuk badira, Galdamesko toponimokoak lirateke Repartimientos y Foguera-Vecindario de Bilbao (1464-1492) liburuko Martin de Vmaran, 2. agiria, 1470. urtearen ondoren eta Ochoa de Vmaaran, 4. agiria, 1492. urtean. Azken hau interesgarria da, badirudi toponimoaren egitura zaharra gorde duela, gero ikusiko den bezala.
Lope Garcia de Salazar-en Istoria de las bienandanças e fortunas liburuko lekukoak ere Galdameskoak lirateke, 1475. urte inguruan, aipatutako liburuaren 25. kapituluko Umaran izendunak: Pero Aldillas de Umarán, Martín de Umarán eta Diaguillo de Umarán.
Laukizko toponimoari buruzkoa litzateke Juan Martines de Umaran, Colección Documental de la villa de Plencia (1299-1516) liburuko 5. agiria, 1496. urtekoa.
Mende batzuk geroagokoak dira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuko XVIII. mendeko lekuko ugariak, Galdamesko lekukoak:
"Umaran [N, TO]Etimologiari ekin baino lehenago, bi dira Umaran duten toponimoak, biak nahiko zaharrak dira, Erdi Aroko lekukoak dituztenak. Kronologiari dagokionez, ezin zehaztu bata bestearen ondorengoa denik. Hala ere, Galdameskoak lekukotza nahiko aberatsa du eta Galdamesko toponimoen artean inportantea da, auzo bat izendatzeko adina. Irizpide hori kontuan hartuz, lehentasuna Galdamesko Umaran toponimoarena izango zen eta bestea handik Laukizera eramana? Horrela gertatzeko aukera bazen baina ezin alde batera utzi bi toponimoak bi herritan sortu zireneko hipotesia.
Vmaran (la casa en el alto de), Galdames, a.1799, FogVizcayaMs.
-
Umaran [N, NO]
Humaran (Blas de) [San_Agustin (barrio de)], Elorrio, a.1796, FogVizcayaMs.
Humaran (Francisco de) [Ribera (cuadrilla de)], Gueñes, a.1704, FogVizcayaMs.
Humaran (Josef de) [San_Pedro (parroquia de)], Galdamez, a.1704, FogVizcayaMs.
Humaran (Pedro de) [San_Pedro (parroquia de)], Galdamez, a.1704, FogVizcayaMs….
Umaran (Agustin de) [Santa_Maria de Montellano (parroquia de)], Galdamez, a.1704,
FogVizcayaMs.
Umaran (Angela de) [Nuestra_Señora_de_Mercadillo (parroquia de)], Sopuerta, a.1704,
FogVizcayaMs.
Umaran (Bartholome de) [San_Cosme_de_Bezi y San_Bartholome_de_Abellaneda (parroquia de)], Sopuerta, a.1704, FogVizcayaMs.
Umaran (Christobal de) [San_Pedro (parroquia de)], Galdamez, a.1704, FogVizcayaMs..."
Laukizko toponimoaren lekukoak, XVII. eta XVIII. mendekoak:
"Umaran [N, TO]
Humaran (la casa de), Urduliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Humaran (la caseria de), Vrduliz, a.1745, FogVizcayaMs.
Vmaran (la casa de), Urduliz, a.1641, FogVizcayaMs., a.1704, FogVizcayaMs."
Gutxienez bi izan dira toponimo honetaz azterketa etimologikoa egin dutenak, lehenik Alfonso Irigoien eta gero Fernando Fernández Palacios. Baina sarrera honetan F. Fernández Palaciosen
Lengua e historia del Asón al Cadagua: (épocas prerromana y romana) tesikoa lehenago aztertuko dugu:
"795. (LH Asón-Cadagua)Bi azalpen etimologiko agertzen dira, lehenengoak ez du sinesgarritasun handirik eta bigarrenak arazo bat du, badirudi euskaraz ez dagoela umaran bezalako hitzik, ez dago Orotariko Euskal Hiztegian eta, beraz, emandako 'ribera' esanahia ez litzateke onartzekoa.
- Humaran (Galdames)
Arregi, «Ermitas», 3, 1987: 319.
- Humarán (Trucíos)
Llosa en 1863 (Sasía, 1966).
Quizá es un NL mixto, con el esp. humo “producto gaseoso de la combustión incompleta” < lat. fumu(m) “humo” y el vasc. (h)aran “valle”; téngase en cuenta mejor, sin embargo, Zabala, P. de, «Toponimia vasca. Hidrografía. (Continuación)», BRSVAP año 12, cuad. 3º, 1957, p. 307, en donde se recoge el NL Umaran, término de Güeñes, traduciéndolo como “ribera” (2802). La presencia de H- en nuestros NNL, entonces, es producto de una ultracorrección.
———————
2802 Cf. con los versos de A. de Trueba: Vientecillo que subes de Güeñes/ por el hondo regato de Umaran/ y me traes a los campos nativos/ voces de campanas (citado en Arechabala, Reflexiones: 24)."
Beste azterketa A. Irigoienen Las lenguas de los vizcainos: Antroponimia y toponimia medievales izeneko lanean badago:
"82. “Umaran, barrio y monte de Galdames”, “arroyo de Gueñes”, “alto de Arcentales”, “llosa de Trucíos, 1863, Humaran”, “térm. de Sopuerta”. En el Map. top. Vizc. se lee Humarán para Galdames. Seguramente entra en su formación el nombre de persona Umma (759, CSM, doc. 1), documentado también como filia sua nomine Humma (812, Dip. per astur doc. 24), tratándose de mujer, y hay también, más tarde, Jaun Umea (1243, El gran Pr Nav., doc. 300), con Jaun como praenomen, ‘señor’, en relación con ume, ‘niño, cría’, en el último caso con -a como artículo. Vmme Sahar fi[lius]… aparece ya en Navarra en la inscripción de Lerga de época romana como nombre de persona, cfr. L. Michelena, TAV p. 19, 1.2. El segundo elemento sería (h)aran, ‘valle’. Existe también “Umaran, peñas de Oqueta”, en Álava, AEF XXVIII (1979), p. 265, así como también Umabe, ‘parte baja de Uma’, caserío de Goyaz, Guipúzcoa, cfr. 1. Linazasoro, Cas. Guip. (131) y al documentarse también Omaduenna (1079, Valvanera, doc. 101), junto a ego Umaduenna (1079, Valvanera, doc. 109), se puede pensar que Oma, barrio de Cortézubi con caseríos del mismo nombre, Homabeazcoa, etc., según la Fog. de 1704, constituye la variante correspondiente con vocalismo romanizante."Analisi etimologiko hau onargarria da ia osorik baina badu akats bat, Uma antroponimoa eta ume euskal hitza lotzen dituenean. Momategi toponimoaz egindako sarreran *Moma antroponimoa bazela Momadonna eta Mumadonna izenak kontuan hartuta. *Moma bazen, *Muma ere izango zen eta sudurkari disimilazioaren ondoren Um(m)a ere bazen, Irigoienek aipatutako Umma, Donemiliagako kartulariokoa. Mitxelenak bere Fonética histórica vasca tesian, kontsonante hasierako disimilazioaz aztertu zuenean Mome eta Uma (duenna) lotu zituen, eta hauxe jarri zuen, 292 orr., 19. oh.:
"Así en los ejemplos citados por Menéndez Pidal, Origenes §59, p. 322: domna Uma duenna y Sanxo Unnuz de Bosturia (cf. Mome Nunnuz en el mismo documento). Sanxo Unnuz era vizcaíno y el otro nombre procede del SMill. en zona de habla vasca o en sus proximidades."Beraz, Umaran izenak bi zati lituzke, Irigoienek adierazi bezala, Uma eta haran, baina antroponimoa Muma > Uma bilakaeraren ondorengoa litzateke eta, orduan, ume izenarekin ez luke inolako loturarik.
sábado, 1 de junio de 2019
Malmadi toponimoa
Hurrengo mendekoa da Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuko lekukoa, Azkoitiko etxeen artean Malmadi aipatzen duela.
Azkenik, XX. menderako badago Iñaki Linazasororen lekukoa, Gipuzkoako baserriak liburuan dagoena, Urrategi ballarako baserrien artean Malmadi jartzen duena.
Toponimoak bi zati baditu malma- eta -di atzizki ezaguna. Malma izena bada malba hitzaren aldaera eta Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lekuko zaharrena Landucciren hiztegikoa da, 1562. urtekoa. Beraz, Malmadi toponimoak malba hitzaren lekuko zaharrena badu, baita malma aldaeraren lekuko zaharrena ere. Aurkeztutako etimologia zuzena bada, malma aldaera nahiko zaharra litzateke, asimilazio baten ondorioa izanik: m-b > m-m. Beste zerbait aipatzeko, malba izenaren aldaeren artean bada balma, toponimoetan behin eta berriz ikusitako metatesi baten ondorioa dena: m-b > b-m. Bukatzeko, *malmadi hitz eratorri ezezaguna ere argitara atera da Malmadi toponimoaren bitartez.
Momategi toponimoa
Lekuko zaharrenak XVIII. mende bukaerakoak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburukoak, Mungiako baserriaz, hain zuzen:
"Momategui [N, TO]Zahartasun handirik ez badu ere, Momategi analizatzea ez litzateke zaila, euskal antroponimia zaharraren ezagutza izanik. Toponimoak bi elementu lituzke, *Moma antroponimoa eta -tegi atzizkia. Momiola eta Momotegi toponimoen oinarrietan Mome/Momo antroponimoa bazen, gizonezkoa. *Moma, aldiz, emakumezko izena izango zen. Erdi Aroko lekukoetan Momadonna (Momadonna, Donemiliagako kartularioa, 2. agiria, 800) eta Mumadonna (Mumadonna, Donemiliagako kartularioa, 1. agiria, 759) bezalako izenak badira, eta atzean dute donna < lat. domina (cf. andre euskarazko erabilera berean).
Momategui (la casa en Saraquecho+), Munguia (villa de), a.1799, FogVizcayaMs.
Momattegui (la casa de) [Saraquechos (varrio de)] [Lemoniz (casas avecindadas a)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs."
Toponimoa, ziurrenik, Erdi Aroan sortuko zen eta oinarrian *Moma izango zen, nahiz eta bilatutako testuetan behin ere ez agertu izen hori bakarrik.