Ispasterko Garagarrieta baserri baten aurriak izendatzeko erabiltzen da. Bi toponimo eratorri daude Ea herrian, Eako mapa toponimikotik jaso dira bi eratorriak, Garagarrietandikoa eta Garagarrietaemetikoa:
Toponimo eratorrietan handikoa eta hemendikoa ditugu, azken honetan (h)emetikoa aldaeraren bitartez.Toponimo nagusia Garagarrieta litzateke, bukaeran -eta atzizkia baina hasierakoa ez da ohikoa, garagarri- ezezaguna. Garagar hitzarekiko lotura argia da, baina bukaerako -i hori azaltzeko zaila da. Irtenbide bat da pentsatzea aldaketa bat gertatu dela, haplologia bat, hau da, bi silabak, oso antzekoak edo berdinak direnean batzen dira, bat geratuz. Horrela, bi hitz izan zitezkeen, beharbada garagar + harri? Orotariko Euskal Hiztegiko garagar hitzaren sarreran ez dago garagar-harri hitz elkarturik, baina garagar-irin bada. Beharbada garagar-harria erabilia zen lehenago aipatutako irina lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario