sábado, 17 de julio de 2021

Paulosolo toponimoa

 Bizkaiko Zornotza herriko toponimoa da, Paulosolo behin baino ez da agertzen, 1870. urtean. Lekukoak ez du zahartasun handirik, baina berri-berria ere ez da. Bi elementuz osatutakoa da, Paulo antroponimoa:

Paulo
Pablo (es), Paul (fr), Paul (en), Paulus (en), Paullus (en), Paulus (la)
Latineko Paulus 'txikia' hitzetik datorkigu. Erromatarren artean arrunt erabilia izan zen, baina zabalkunderik behinena done Paulo apostoluari zor zaio. Paulo Saul izenaz bataiatutako judua zen, erromatar hiritarra bazen ere. Kristauen etsai amorratua izan zen Damaskorako bidean Jainkoaren hitza entzun zuen arte: 'Saul, Saul, Zergatik persegitzen nauzu?'. Orduz geroztik kristoren fedea aldarrikatzen ibili zen eta kristautasuna juduak ez zirenei zabaltzen. Aldaerak: Paul (Deun-ixendegi euzkotarra). Santuaren eguna ekainaren 29an da.
Eliza katolikoaren bitartez zabaldutako izena da, egun ere ezaguna. Azken elementua solo izena da, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera.
Toponimo honen bitartez Paulo antroponimoaren lekuko toponimiko bat ezagutzeko aukera izan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario