Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburutik jasoa, 8. agirian, 1399. urtean:
Ochoa Beltranes de DonemiquelibarToponimoak bi elementu lituzke, Donemikel hagionimoa eta ibar. Santu izenean, adiz, bi elementu daude, done eta Mikel(e). Oso toponimoa antzekoa zen Bizkaian, Jandone Mitxelaga, baina azken honetan ezberdintasun batzuk baziren, batetik jaun praenomena, Gipuzkoakoan ez dagoena, bestetik santuaren izenari dagokiona, batean Mikel(e) eta bestean bere hipokoristikoa izan daitekeena, Mitxel.
No hay comentarios:
Publicar un comentario