Mañondo izenak bi toponimotan agertzen da, Arabako eta Bizkaiko bi herri mugakidetan, Aramaion eta Otxandion. Azken herri honetan auzo baten izena da, eta Aramaion baserri bat, Limitadua izeneko lur eremuan.
Badago aipu zaharrago bat, Juan Ramon de Iturrizaren Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones liburuan jasoa, 1775. urte inguruan idatzia, 8. or.:
Desde la villa de Ochandiano al arroyo y puente de Mañondo que divide la jurisdicción de Olaeta, un tiro de bala...Toponimoak bi elementu lituzke, bukaerako ondo ezaguna da eta hasierakoa bainu hitza litzateke. Hegoaldean ohikoak dira b- hasierako lekukoak, baina badago aleren bat m- duena. Lekuko toponimiko honek erakutsiko luke m- hasiera lehen hedatuagoa zela, mainu aldaera Hegoaldean ere ohikoa zela.
Toponimoaren etimologiaren sendogarria izan daiteke bere kokapena, Iturrizaren arabera, Mañondo erreka eta zubia zen, eta bainu bat harzeko ezinbestekoa da ura, erreka batek dakarrena, esaterako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario