Bizinaitegi da Gipuzkoako Ezkio-Itasoko baserria.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, baina izena aldaturik dago:
BIZINAITI (prop.), EzkioToponimo honetan, beste askoz gehiagotan bezala, aldaera ofiziala da jatorrizkotik hurbilen dagoena. Bestea, ziurrenik, ahozko aldaera da, izena laburragoa izateak iritzi hori berresten duela. Aldaketa hasi da azken silabako /g/ belarea galdu dela eta ondoren ei > i bokal batzea gertatu da, biak ohikoak ahozko izenetan.
Bizinaitegiren lekuko zaharrik ez izatea ez da oztopo handia, izena gardena delako, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, behintzat. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, bizinahi hitza eta -tegi atzizkia. Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan hitza aipatzen eta azaltzen du:
167. — bizi «vivo»: Viciola (Uiciola, Bigiola), Vicijurdanarena. Luchaire relacionó con bizi el nombre navarro Bixio, Vichio: Orti Bixio (Leire, 1072), clerici de Garde don Eriz et don Vichio (Cart. Pedro 1, 43, 1098). V., para la terminación, 471 y cf. acaso rom. Vita. Hay ap. Bicinai (Guip., 1605): b.-nav.; guip., ronc., vizc. bizinai «vividor, activo y ahorrador» (lit. «que quiere vivir». Garcia Vicinaya de Oiquina, Irache 1203, posiblemente Martin Periç d’Allo uicinaia (leído vicivarr), 1269, etc.Bizinahi izenondoa aspaldikoa da eta Bizinaitegi toponimoa, erabilera horren lekuko toponimiko gutxietako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario