miércoles, 29 de junio de 2022

Urrekazulo toponimoa

Bizkaiko toponimo hau galdurik omen dago, lekuko bakarra aurkitu dugu eta hori, XVIII. mendekoa.
Juan Ramon de Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuko zatia, 1775. urtean idatzia, 369. orrialdean:

... El mencionado peñascal de Amboto tiene varias cuevas profundas, en cuyo reconocimiento han andado varios extranjeros y naturales en diversos tiempos, con el objeto de descubrir minerales de metal; una de ellas llamada Vrrecazulo que está en Larrano, es de admirable profundidad, con diversas figuras petrificadas...
Toponimoak bi elementu lituzke urreka- eta zulo, haitzulo baterako izen egokia. Lehenengo elementua interesgarriagoa da, Urraka antroponimoa litzatekeelako. Baina honetan Urreka bezala agertzen da, Urrekasoro toponimoan bezala. Azken honetan azaldu genuen u-a > u-e bokal asimilazioaren ondorioa zela. Bilakaera hori Urrekazulo toponimorako ere egokia izan liteke, baina badago beste azalbide bat, inoiz *Urreka antroponimoa izan zela, Urraka ezagunagoaren aldaera. Antroponimo hau urra- 'urre' + -ka bezala azaldua izan da. Orduan, gerta zitekeen *Urreka izatea, urra- eratorpen aldaera erabili gabe. Eskura ditugu datuak urriak dira lekuko gehiago beharrezkoak lirateke, baita zaharragoak ere.
Beraz, ziurrenik *Urrakazulo > Urrekazulo bilakaera gertatu zen edo inoiz izan da *Urreka antroponimoa eta aldaera horretatik toponimoa sortu zen, agian Urrekasoro ere bai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario