viernes, 24 de junio de 2022

Arizkorreta toponimoa

 Arizkorreta da Idiazabalgo auzo bat. Gainera badira bi toponimo eratorri: Arizkorretako iturria, iturburua, eta Arizkorretasaletxe baserria.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Idiazabalgo herrikoak:

ARIZKORRETA BARRENA (2 viv.) (prop. y desh.), Mendigorria ballara
Herri beraren Santa Maria bekoa ballaran:
ARIZKORRETA ARUZKOA (2 viv.) (prop.)
ARIZKORRETA ERDIKOA (2 viv.) (prop. y col.)
Santa Maria goikoa ballaran:
ARIZKORRETA SALETXE (ESKO SALETXE) (2 viv.) (prop.)
Azkenik, Urbizu ballaran:
ARIZKORRETA ARRESE (2 viv.) (prop. y desh.)
Aurreko mendeetako lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, eta hauetan XVI. mendeko lekuko bat dago eta hurrengo menderako lekukotza askoz ugariagoa da:

Gainera badago bere aldaera izan daitekeen beste izen bat, Aizkorreta, azken mendeetan lekuko batzuk dituena:

Aldaera hau nahiko zaharra da, baina bere lekukotza askoz txikiagoa da. Beraz, ageriko bilakaera litzateke Arizkorreta > Aizkorreta, baina azken aldaera honek ez zuen lortu nagusi bihurtzea.
Aizkorreta aldaera azaldu eta gero, izen nagusia geratzen da, Arizkorreta. Toponimo honek hiru elementu lituzke, hasierakoa eta bukaerakoa argiak izan daitezke, haritz eta -eta atzizkia, baina erdikoa ez, -kor-. Baina kontuan izanik lehenengo elementuaren bukaerako afrikatua, -gor- ere izan zitekeen. Horrek azalpena erraz dezake, gogor izenondoa dagoelako. Beraz, hasieran haritz + gogor + -eta bezalakoa izango zen, baina elkarketa egitean aldaketa batzuk gertatuko ziren, izenondoaren lehenengo belarea ahoskabetuko zen eta ondoren, haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jarriz gero, bat galtzen da: *Arizkogorreta > Arizkorreta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario