lunes, 13 de junio de 2022

Gomezbaso toponimoa

 Toponimo hau Arrietan zegoen, Araban. Jaso diren lekukoak Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburukoak dira:

GOMEZBASO, 1828, monte de Arrieta.
GOMESBASO, 1713, monte de Arrieta.
Bi toponimo eratorri daude, Gomezbasoaldea eta Gomezbasobasterra:
GOMEZBASOALDEA, 1828, heredad de Arrieta.
GOMESBASOALDEA, 1753, labrantío de Arrieta.
GOMEZBASOBASTERRA, 1750, labrantío de Arrieta.
Toponimo hauetan alde + -a genuke alde batetik eta bestetik, bazter + -a.
Gomezbaso toponimoak bi elementu ditu, Gomez antroponimoa eta baso izen arrunta. Antroponimo hori lehenago agertu da blog honetan, Komistain toponimoan, baina Gomitz aldaera erabilia. Sarreran horretan antroponimo honen jatorriaz aipamen luzea dago, Julio Viejoren eskutik.
Gomez aldaera oso ohikoa da inguruko erdal eremuan eta horren ondorioz, euskal lurretan ere hedatua izan da, antroponimia zein toponimian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario