Galdakaoko toponimo hau behin baino gehiagotan agertzen da XVIII. mendeko lekuko batzuekin, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Basabal [N, TO]Toponimoa bi zatitan bana daiteke, hasierakoa basa- litzateke, baso izenaren eratorpeneko aldaera. Azken zatia, -bal, ezezaguna da. Beharbada azken zati hori ezberdina zen eta hasierako elementuarekin bat egiterakoan aldatu zen. Kapagindegi toponimoan, esaterako, bukaeran -tegi atzizkia dago eta kapagin izenaren azken kontsonantearen eraginez, atzizkiaren horzkaria aldatu da, ahostunduz.
Basabal (barrio de), Galdacano, a.1704, FogVizcayaMs.
Basaval Eizaga Bequea (uarrios de) (Arteta+), Galdacano, a.1796, FogVizcayaMs.
Basabal_Andicoa (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
Basabal_de_Aca (la casa de) [Basalbeitia y Goytiosle (barrio de/primer partido)], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Basabal_de_Halla (la casa de) [Basalbeitia y Goytiosle (barrio de/primer partido)], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Basabal toponimoan haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jarriz gero, bat galtzen da. Kasu honetan basa- 'baso' + zabal > *Basazabal > Basabal bilakaera izan zen, erdiko silabetan txistukari bat eta bokal bera zeudelako.
Aipatutako liburuan badago toponimo osoaren lekukoak Bizkaian, Basozabal ezaguna delako herri batzuetan. Lekuko guztiak ez dira jarri baina hemen daudenen artean, azkena esanguratsua da:
Basozabal [N, TO]Litekeena da toponimo bera izatea, Galdakaoko Basabal eta Basozabal. Lekuko gehiago beharko litzateke, baina dirudienez, bi izenak lehian izan dira, Basozabal izen osoa eta Basabal aldaera laburtua.
Basozabal (cofradia de), Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.
Basozabal (la casa de), Cortezubi, a.1745, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
-/Sondica 18.1799, FogVizcayaMs.
Basozabal (la caseria de) [Campa_de_Sondica (varrio de la)], ondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Basozabal (la casseria de), Lezama, a.1704, FogVizcayaMs.
Basozabal (varrio de), Galdacano, a.1745, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario