Dimesena da Fruiz herriko baserri baten izena.
Toponimoan antroponimo bat genuke, eta azken aldean -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Oinarrirako izen egokiena Dimas litzateke, antzinatetik ezaguna Europan eta, beharbada, elizaren eraginez gaur egunera iraun duena.
Toponimoan aldaketa bakarra gertatu da, Dimas + -(r)en + -a > *Dimasena > Dimesena, asimilazio bokaliko bat gertatu da: i-a > i-e. Aldaketa hau ohikoa da eremu askotan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario