viernes, 10 de marzo de 2023

Ganikipozo toponimoa

 Ganikipozo da Badaia elkarrekiko putzu baten izena.
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago XX. mendeko lekuko bat:

GANIQUIPOZO, pozo de la Sierra de Badaya.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran pozo, putzu hedatuagoaren aldaera bat, sartaldekoa, ziurrenik erdaratik jasoa zuzenean. Hasierakoa, antroponimo hipokoristiko bat da, *Ganiki, *Joanikiren aldaera. Mitxelenak azaldu zuen bilakaera hori bere Nombres vascos de persona (1955) lanean:
414. Ganix (cf. lab. gan "ir" < joan), Gannis de Sale RIEV 2 (1908), p. 736.
Joan antroponimoa abiaburua bazen, bilakaera jasan zuen, tartean -ico atzizkia erdarazkoa eta gero -ki. Azkenik, Mitxelenak aipatutako bilakaera gertatuko zen. Dirudienez, ez da jaso aurreko urratsaren lekukorik, ez dago Joaniki edo Juaniki izenik, ezta Ganiki ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario